Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko onartutako prestazioak.(MIGILE)

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen eta Gizarteratzearen Lege Orokorran (MIGILE) ezarritako prestazio sistema bereziak ondoko prestazio ekonomiko hauek ezarri ditu, desgaitasuna duten eta lan jarduerarik ez egiteagatik Gizarte Segurantzaren aplikazio eremutik kanpo dauden pertsonak babesteko xedearekin:

  1. Gutxieneko sarrerak bermatzeko sorospena (GSBS)
  2. Besteren laguntzarako sorospena (BLS)
  3. Mugikortasun sorospena eta garraio gastuen konpentsazioa (MSGK).
  4. Osasun laguntza eta prestazio farmazeutikoa (OLPF)

Prestazio horien onuradun izan daitezke Espainiako herritarrak eta Espainian legezko egoitza duten beste herrialde batzuetako herritarrak, prestazio bakoitzerako ezarritako BALDINTZAK betetzen badituzte. Sorospen horiek elkarrekin bateragarriak dira eta beste prestazio publiko batzuekin bateraezinak dira, prestazio publiko horiek antzeko izaera eta helburua eta zenbateko handiagoa badute; zenbatekoa txikiagoa denean, kendura ordaintzen da.

Gutxieneko sarrerak bermatzeko sorospena eta besteren laguntzarako sorospena kendu egin ziren Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorraren bidez, baina jada aitortuak zituzten pertsona onuradunek eskubideari eutsi zioten, haiek arautzen dituen legerian ezarritako moduan eta baldintzetan. Aukera egin daiteke: sorospen horien titularra izatea edo baliaezintasunagatik, erretiroagatik nahiz desgaitasuna duen seme-alaba norberaren kargura edukitzeagatik kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzea, betiere pentsio horiek eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Gutxieneko sarrerak bermatzeko sorospena (GSBS).

Aldizkako prestazio ekonomikoa da. Bizitzeko nahiko baliabiderik ez dutenei ematen zaie, euren desgaitasun graduaren ondorioz ezin bete dituzten oinarrizko beharrizanak lortzeko, hala nola janarien, arropen edo bizilekuaren beharrizana.

Sorospen hori kendu egin zen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorraren bidez, eta, beraz, ez da eskaera berririk onartzen. Hala ere, araudian ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen duten pertsonen eskubideak indarrean jarraitu du.

Hauxe da 2024ko zenbatekoa: 149,86 euroko 14 ordainketa.

Besteren laguntzarako sorospena (BLS)

Aldizkako prestazio ekonomikoa da. Desgaitasuna izanik bizitzako jarduera oinarrizkoak egin ahal izateko besteren laguntza behar duten pertsonei ematen zaie.

Sorospen hori kendu egin zen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorraren bidez, eta, beraz, ez da eskaera berririk onartzen. Hala ere, araudian ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen duten pertsonen eskubideak indarrean jarraitu du.

Hauxe da 2024ko zenbatekoa: 58,45 euroko 14 ordainketa.

Mugikortasun sorospena eta garraio gastuen konpentsazioa (MSGK)

Aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, talde garraioak erabiltzeko eragozpen handiak dituzten desgaituek beren ohiko etxebizitzatik lekualdatzeko gastuak ordaintzeko ematen direnak.

Betekizunak:

  • Gizarte Segurantzako sistemaren aplikazio eremutik kanpo egotea, lanik egin ez delako.
  • Beste erakunde publikoren batek ematen duen eta antzeko izaera eta helburua eta zenbateko bera edo handiagoa dituen beste prestazio edo antzeko laguntzaren baten onuraduna ez izatea edo horretarako eskubiderik ez izatea, adinagatik edo beste edozein inguruabarrengatik. Huaetatik kanpo geratzen dira abenduaren 14ko Pertsonen autonomia sustazeko eta mendetasunare arretarako 39/2006 Legearen arabera hartzen diren laguntza ekonomikoak (baita"especie" modukoak)
  • Baliabide ekonomikoen maila ez gainditzea,:
    • Ezgaitasuna daukan pertsona bakarkakoa bada, prosfesioen arteko soldata minimoaren %70, urte osoko konputoan.
    • Beste pertsonak bere kargura badauka (senar/emaztea edota seme-alabak), %10 gehituko zaio.
  • Hiru urte edo gehiago
  • Desgaitasun gradua %33koa edo handiagoa izatea.
  • Ohiko etxebizitzatik irteteko ezindurik ez egotea.
  • Zentroan bizi bada edo mantenu erdiko araubidean badago, urtean 10 asteburutan, gutxienez, zentrotik irtetea.

Hauxe da 2024ko zenbatekoa: 81,20 euroko hamabi ordainketa.

Osasun laguntza eta prestazio farmazeutikoa (OLPF)

Prestazio honen xedea da onuradunen osasuna artatzeko eta sendatzeko zerbitzuak ematea.

Zerbitzu hauen hedapena Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean gaixotasun arrunt, lanez besteko istripu eta amatasunagatik ematen diren osasun zerbitzu eta zerbitzu farmazeutikoena bera da; medikamentuak doan ematen zaizkie onuradunei.

Betekizunak:

  • Tituludun edo onuradun modura Gizarte Segurantzaren osasun laguntzarako (farmaziakoa barne) eskubiderik ez izatea (Araubide Orokorra eta Bereziak).
  • Tituludun edo onuradun modura beste erakunde publiko batek emandako antzeko prestaziorako eskubiderik ez izatea, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta haiei arreta eskaintzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeari jarraiki ematen diren prestazio ekonomikoen eta gauzazkoen kasuan izan ezik.
  • Desgaitasuna: desgaitasun gradua %33koa edo handiagoa izatea.

MIGILE sorospenak aldian behin berrikusiko dira, onuradunek laguntza onartzeko eskatu zitzaizkien baldintzak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko, eta, hala ez denean, eskubidea azkendu dela deklaratu eta bidegabeki jasotako kopuruak itzul daitezen erreklamatzeko.

Eskaeren aurkezpena, eta aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerak inprimaki ofizialean egingo dira eta Sail honek Bilboko Lersundi kaleko 14an dituen bulegoetan aurkeztuko dira, edo Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 16.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.

Aipatutako prestazio horietako edozeinetan, honako agiri hauek aurkeztu behar dira dokumentuarekin batera:

  1. NANaren fotokopia, edo, horrelakorik ezean, jaiotzaren edo familia liburuaren ziurtagiriarena.
  2. Hartzekodunaren fitxa eta banku-helbideratzea, Gizarte Ekintza Sailean emandako eredu ofizialaren arabera.
  3. Eskatzailea atzerritarra bada: pasaportearen fotokopia eta Espainiako Estatuko egoiliar txartel, baimen edo frogagiriaren (egungo egoitzari nahiz alegatzen diren aldiei dagokiena) fotokopia.
  4. NANaren fotokopia eta ezintasuna duen pertsonaren ordezkariaren egiaztagiriarena, eskaera onuraduna ez den pertsonak egiten badu.
  5. Familia erroldaren ziurtagiria.

Legezko arauketa 

  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa; honen bidez Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi da (2013ko abenduaren 3ko BOE).
  • 383/1984 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko 13/1982 Legean aurreikusitako gizarte eta ekonomia prestazioen sistema berezia ezarri eta arautzen duena (otsailaren 27ko BOE).
  • 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena (ekainaren 29ko BOE). Gizarte Segurantzan kotizaziorik gabeko prestazioak ezartzen dituen abenduaren 20ko 26/1990 Legeak indargabetu egin zuen (eta bateratu) Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra.
  • 3/1997 Legea, martxoaren 24koa, gutxieneko sarrerak bermatzeko sorospenaren berreskurapen automatikoari buruzkoa (martxoaren 25eko BOE).
  • 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, desgaitasun gradua aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (2000ko urtarrilaren 26ko BOE).