Bizkaiko adinekoen elkarteak

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen esparruan eta Gizarte Ekintza Sailaren bidez, urtero irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten tokiko erakundeentzako diru-laguntza desberdinak ezartzen ditu, Bizkaiko pertsona nagusien elkarteen programak gauzatzeko.

Diru-laguntza hauen helburua, programa desberdinetako ekintzak gauzatzea izango da Bizkaiko pertsona nagusien elkarteetako programak garatzeko asmoz.