Aurkezpena

Hasiera

Nortzuk gara?

Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak bi Atal dauzka, eta atal horiek funtzio hauek dituzte:

  • Ikuskapen Atalak gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak ikuskatu eta ebaluatzen ditu.
  • Kontrol Atalak funtzio hauek ditu:
    • gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak baimendu, erregistratu eta homologatzea.
    • gizarte-zerbitzuetarako bideratutako baliabideen azken helburua betetzen dela kontrolatzea, eta
    • zehapen-espendienteak izapidetzea

Era berean, Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuan Erabiltzailearentzako Arreta Unitatea dago. Unitate horrek 64/2004 Dekretuak Bizkaiko Foru Aldundiari ematen dizkion eskumenak gauzatzen ditu. Dekretu horrek onartu egiten ditu EAEko gizarte-zerbitzuen erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta beteharrak jasotzen dituen gutuna eta iradokizun eta kexen erregimena.

igo

Zein da gure misioa?

Gure misioa da:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroek legean ezarri zaizkien baldintzak beteko dituztela bermatzea.
  • Ematen dituzten zerbitzuak etenik gabe hobetzen laguntzea.
  • Zerbitzua ematea gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroei, horien erabiltzaile eta familiei, Gizarte Ekintza Sailari, herri erakundeei, gizarte-zerbitzu, osasun eta hezkuntza alorrean, eta gizarteari oro har.
  • Sailak ematen dituen gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermetzea.

igo

Nola egiten dugu?

  • Jarduketa hauek direla bide: baimena, erregistroa, ikuskapena, ebaluazioa, kontrola eta, inoiz, zehapena.
  • Indarreko legeak betez eta betearaziz; bizkortasun, gardentasun, berdintasun eta eraginkortasun printzipioei jarraituz.
  • Beste herri erakunde eta toki administrazio batzuekin elkarlanean jardunez, ekintzak eraginkortasunez koordinatzeko.
  • Pertsonen Sailaren gizarte-zerbitzuen funtzionamenduan parte-hartzeko bidea ezarriz, kexa eta iradokizunen bidez.
  • Gure zerbitzuak jasotzen dituzten interes-taldeen eta zerbitzuan parte hartzen duten pertsonen parte-hartze aktiboa bilatuz.
  • Hausnartuz eta gure prozesuak hobetuz asebete-galdeketetan lortutako emaitzak kontuan hartuta.

igo

Non gaude?

Helbidea: Ugasko 3. zk., 2. solairua 48014-Bilbo

Telefonoak:

  • Call Centerra:
    • 94 406 60 00
  • Zerbitzuaren telefonoak:
    • 94 406 7297
    • 94 406 7272

Faxa: 94 608 2961

E-maila: ikuskapen.kontrola@bizkaia.eus

igo

Non eta nola aurkeztu dokumentazioa?

Gizarte Ekintza Saileko erregistroetan

Administrazio prozedura orokorraren legearen 38.artikulua:
Hona hemen herritarrek herri-administrazioetako organoetara zuzentzen dituzten eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko tokiak:

  • Eskabidea zuzendu zaion administrazio-organoko erregistroa.
  • Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, tokiko administrazioko erakunderen batekoa.
  • Posta-bulegoak, erregelamenduz ezarritako moduan.
  • Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzak edo kontsuletxeetako bulegoak.
  • Indarrean dauden xedapenetan ezarritako gainerako tokiak.

Herri-administrazioek elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetuko dituzte, erregistroen arteko komunikazio eta koordinaziorako sistemak ezartzeko; sistema horiek, beti ere, erregistroek bateragarritasun informatikoa izan dezaten bermatzeaz batera, erregistroetako edozeinetan aurkeztutako erregistro-idazpenak eta eskabide, idazki, komunikazio zein agiriak era telematikoan igortzeko modua bermatu behar dute.

igo

ISO 9001:2008 arauak ziurtatutako prozesuak

Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroen baimen, erregistro, ikuskapen eta zehapen-kudadeta prozesuak UNE-EN ISO 9001:2008 Arauak ziurtatuta daude, 2003ko apirilaren 16tik.

AENORek (kanpoko Erakunde Ziurtatzailea) emandako ziurtagiri horrek bermatu egiten du objektibotasuna, kudeaketaren gardentasuna eta dokumentatuko eta behar bezala kontrolatutako lan-prozedurak erabiltzea. Horrez gain, hobekuntza sistematizatzen du, ekintza eta datuetatik abiatuz.

igo

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.