Zentroak eta zerbitzuak baimentzea

Zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen zentroen titular diren erakunde pribatuek honako hauetarako baimena eskatu behar dute:

  • Zerbitzu eta zentroak sortu, eraiki edo instalatzeko.
  • Zerbitzu eta zentroak abian jartzeko.
  • Haien hasierako egitura edo araubide funtzionala aldatzeko.
  • Zerbitzu bat edo zentro bat lekuz aldatzeko.
  • Zentroak baimenduta dauzkan funtzioak aldatzeko.

Halaber, hauek jakinarazi beharko dizkiote Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuari egoitza elektronikoaren bidez:

  • Gizarte-zerbitzuetako zentro baten itxiera edo titulartasun-aldaketa, gutzienez hiru hilabete lehenago, inolako kalterik ekar ez diezaien erabiltzaileei.
  • Arreta goiztiarreko zentroetako profesionalen alta edo baja.

Aurretiazko baimena

Zerbitzu edo zentro bat eraikitzeko edo eraberritzeko obrak hasi aurretik, aurretiazko baimenaren eskaera aurkeztu beharko da, egiaztatzeko proiektuak betetzen dituen ala ez tipologia kontuan hartuta araudiak eskatzen dituen betekizun materialak zein funtzionalak.

Memoria teknikoen ereduak:

Jarduera memorien ereduak:

Funtzionatzeko baimena

  • Obrak amaituta, zerbitzuaren edo zentroaren titular den erakundeak funtzionamendurako administrazio-baimena eskatu beharko dio Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuari, jarduerari ekiteko edo jarduera aldatzeko aurretiazko baldintza gisa.
  • Arreta goiztiarreko zentroen eginkizunak aldatzea: Funtzio berriak gehitu edo zentroaren funtzioak kentzea. Zentro bat 3 funtziorekin baino gutxiagorekin geratuz gero, funtzionamenduko baimena galduko du.

Zentroen edo zerbitzuen titulartasunaren aldaketa

Zentro edo zerbitzu baten titulartasuna aldatu baino hiru hilabete arinago, Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuari eman beharko zaio horren berri, erabiltzaileei sor lekizkiekeen kalteak saihesteko.

Administrazioak, bere eskumenak baliatuta, epe hori laburtu ahal izango du, titularrak eskatuta.

Arreta Goiztiarreko zentroetako profesionalen alta edo baja jakinaraztea, funtzioak aldatzea inplikatzen ez duenean.

Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetako profesionalen altaren edo bajaren jakinarazpena, zentroan funtzioak aldatzea ez badakar, egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, berariazko formularioa erabilita.

Profesionalei baja emanez gero, zentroak 3 funtzio baino gutxiago baditu, funtzionatzeko baimena galduko du.

Ez da administrazio-ebazpenik emango.

  • Arauaren baldintzak betetzen baditu, posta elektronikoz bidaliko dira plataforma informatikora sartzeko gakoak.
  • Arauaren baldintzaren bat betetzen ez badu, arrazoiak azaltzen dituen mezu bat bidaliko da.

Adinekoen egoitzako zuzendaria aldatzeko jakinarazpena

Adinekoen egoitza bateko zuzendaria aldatuko dela jakinarazteko, Gizarte Ekintzako Foru Saileko Kontrol Atalera honako dokumentu hauek bidali, egoitza elektronikoaren bidez, eskabide orokorra erabilita:

  • Sektoreko esperientzia-ziurtagiria - edo unibertsitate-tituluaren kopia, zuzendaritza-lanpostua betetzen duen pertsonarena.
  • Zuzendaritza-lanpostua betetzen duen pertsonaren prestakuntza osagarriaren ziurtagiria, mendekotasunaren, desgaitasunaren, zentroen kudeaketaren eta abarren arloan.
  • Lan-kontratuaren kopia edo, langile autonomoen kasuan, zerbitzuak emateko kontratuaren kopia.
  • Erakunde titularraren eta bere langileen alta Gizarte Segurantzan.

Zentroen edo zerbitzuen itxiera jakinaraztea

Zentroa itxi edo zerbitzua eten baino hiru hilabete arinago, erakunde titularrak horren berri eman beharko dio Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuari, erabiltzaileei sor lekizkiekeen kalteak saihesteko.

Administrazioak, bere eskumenak baliatuta, epe hori laburtu ahal izango du, titularrak eskatuta.

Argibide gehiagorako eta izapidetzeko:

Egoitza elektronikoa: izapidetzea, araudiari buruzko informazioa, formularioak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kontaktua

Hona hemen kontsulta bat egiteko aukera desberdinak:

94 406 60 00

  • Zerbitzuaren telefonoak:
    • 94 406 7297
    • 94 406 7272