Desgaitasunaren ebaluazioa

Nork eska dezake desgaitasunaren balorazioa?

Muga fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak dituenak, gizartean baldintza berdinetan bete-betean eta eraginkortasunez parte hartzea eragozten diotenak.

Muga horiek aldez aurretik diagnostikatu behar dituzte erakunde eskudunek.

Zeintzuk dira bete behar dituen baldintzak?

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektualen bat izatea, aldez aurretik diagnostikatua eta dokumentatua.

Zeintzuk dira baloratzen diren faktoreak?

  • Jarduerarako urritasunak eta mugak.
  • Parte hartzeko mugak.
  • Testuinguru-faktoreak edo inguruneko oztopoak.

Balorazio- eta kalifikazio-prozesua

  1. Eskabidea aurkeztea

    Non?

    Araudiari, inprimakiei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa

  2. Balorazioa eta kalifikazioa

    Balorazioa eta kalifikazioa egiteko, balorazio-taldeek eskatzailea deituko dute, azterketa egiteko.

    Talde profesional horrek proposamen-irizpen bat emango du, honako hauek jasoko dituena:

    • Desgaitasun-gradua.
    • Baremoetan lortutako puntuazioak.
    • Honako hauei buruzko kodeak: diagnostikoa, urritasuna, jarduerarako mugak, parte hartzeko mugak edo ingurumen-oztopoak.
    • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko mugikortasun-arazorik dagoen.
    • Ondorio-data eta, hala badagokio, berrikuspen-data.
  3. Ebazpena eta jakinarazpena

    Etxean jasoko duzu honako hauek jakinarazten dizkizun ebazpena:

    • Desgaitasun-egoeraren aitorpena.
    • Desgaitasunaren gradua, ehunekoetan adierazita.
    • Desgaitasun-mota
    • Mugikortasun-baremoaren puntuazioa.
    • Ondorioetarako data.
    • Aurreikusitako berrikuspen-data, hala badagokio.

    Desgaitasun-gradua aitortzeak honako hauek ditu:

    • Eskabidearen dataz geroko ondorioak.
    • Estatuaren lurralde osoko baliozkotasuna.

Desgaitasun-graduaren berrikuspena

Zein kasutan?

  • Aitorpena eragin zuten inguruabarrak aldatzen badira.
  • Ebazpenean jakinarazten den berrikuspen-egunean.

Desgaitasunaren egoera berrikusteko eskaera

Nork eska dezake berrikuspena?

Desgaitasuna duen pertsonak edo Bizkaiko Foru Aldundiak, ofizioz.

Non aurkeztu eskabidea?

Akreditazioa

Desgaitasuna egiaztatzen duten dokumentuak honako hauek dira:

  • Desgaitasun-maila aitortzen duen ebazpena, balorazioa egin ondoren emandako helbidean jakinarazten dena.
  • Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela, ondoren % 33ko edo hortik gorako maila duten pertsonei ematen zaiena.
  • Beste administrazio publiko, enpresa, ikastetxe eta abarren aurrean desgaitasuna egiaztatzeko eskatutako ziurtagiriak (diagnostikorik gabe).

Desgaitasuna egiaztatzen duen txartela

Estatu osoan izango du balioa, eta honako hauek jasoko ditu:

  • Identifikazio-datuak.
  • Desgaitasun-gradua.
  • Indarraldia.
  • Mugikortasun-zailtasunik dagoen.
  • Beste pertsona baten beharra dagoen.
  • Segurtasun- eta konfidentzialtasun-neurriak.

Harremanetarako

Bizkaiko Foru Aldundia. Desgaitasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala.

  • Helbidea: Uribitarte 15, Bilbon 48001
  • Telefonoa: 94 406 6000
    • Neguko ordutegia: 08:30etik 19:00etara
    • Uztaileko eta abuztuko ordutegia: 08:30etik 14:30era