Ebaluaziorako eskabidea

Zer baldintza bete behar dira mendetasunaren ebaluazioa eskatzeko?

  1. Mendekotasun-egoeran egotea
  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, bizilekua bertan izatea eta benetan leku horretan bizitzea.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea benetan, eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
  4. Adingabea izatea, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta mendetasun-egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan egotea, alde batera utzirik jatorri nazionala edo aurretiko administrazio-egoera.

Nor dira Mendekotasunaren Arreta Sistemako zerbitzu eta prestazioetarako eskubidearen titularrak?

Aurreko 1., 2. eta 4. ataletan adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

Lehenengo aldian non aurkeztu behar da mendetasunaren ebaluaziorako eskabidea?

Hasierako eskabidea eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aurkeztu behar da beti.

Nola eskatzen da?

  • Eskabidea, bete behar da, eta eskabide hori ebaluazioaren eskatzaileak sinatu behar du beti.
  • Dena dela, eskatzailearen legezko ordezkariak, borondatezko ordezkariak edo egitatezko zaintza egiten duen pertsonak ere sinatu ahal izango dute eskabidea, baldin eta ordezkaritza behar bezala frogatzen bada.
  • Eskatzaileak ezin badu sinatu eta ordezkaririk ez badu, osasun-txosten baten bidez egiaztatu beharko da sinatzeko ezintasuna.

Zer agiri aurkeztu behar dira?

  1. Eskatzailearen NANaren edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten fotokopia.
  2. Ordezkari baten bitartez jardunez gero, legezko ordezkaritza, borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza egiten duenaren NANaren fotokopia edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri batena.
  3. 8 urtetik beherako pertsonen kasuan, Familia Liburua edo ahaidetasun-harremana egiaztatzeko beste agiriren bat.
  4. Borondatezko ordezkaritzaren eredua, halako ordezkaritzarik badago, ordezkaritza ematen duenak zein ordezkariak sinatuta.
  5. Izatezko zaintzaren zinpeko deklarazioaren eredua, egitatezko zaintza duenak sinatua, baldin eta eskatzaileak ez badu ordezkaritza boluntarioa emateko gaitasun osorik.
  6. Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiriak.
  7. Osasun-txostena. Geroago beste izapide batzuk bizkorrago egin ahal izateko, agiri hori kolektiboa izan dadila gomendatzen da.
  8. Eskatzailearen errolda-ziurtagiria (bat edo batzuk).
  9. Beharrezkoa bada, legezko egoitza egiaztatzen duen dokumentua edo dagokion egoitza epea egiaztatzen duen errolda-agiria.
  10. Banku-helbideratzearen fitxa.
  11. Banan-banako osasun txartelaren fotokopia.

Zer gertatzen da agiriren bat falta bada?

Eskatzaileari jakinarazpen bat bidaliko zaio, idatziz, aurkeztu ez dituen agiriak aurkez ditzala eskatzeko.

Oharra: Harremanak erraztu eta izapideak arintzearren, oso garrantzitsua da eskabideko datu guztiak —adibidez, telefonoak eta jakinarazpenak jasotzeko helbidea— behar bezala betetzea.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.