Bizikleta-ibilbideak

Bizkaian urratsak ematen jarraitzen dugu bizikletaren erabilera garraiobide gisa sustatzeko. Hurrengo ibilbideak autoa etxean uzteko eta prisarik eta larritasunik gabe bizikletaz gozatzeko dira. Nahiko ibilbide seguruak eta errazak dira eta ibilbideen balioak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Eta, gogoratu, pentsatu bizikletan zure egunerokotasunean ere bai. Bizikletaz ibiltzea praktikoa, dibertigarria, osasungarria eta ekologikoa delako. Noizean behin kirola egiteko baino askoz ere gehiagorako balio du. Ikastera edo lantokira joateko, erosketak egiteko, jendearekin elkartzeko edo hiritik paseatzeko nahiz txangoa egiteko erabil dezakezu. Bizikletak hainbat abantaila ematen dizkigu!

Bizkaiko ibilbideak bizikletaz egiteko bilduma

IBILBIDEEI BURUZKO INFORMAZIORA SARTU ETA DESKARGATU

Bizikleta-sarearen bistaratzailea

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.