Enpresa Atala

Bizkaiko historia ekonomikoan sozietate adierazgarrienetako batzuk desagertu direnez, enpresa-agirien fondoak sortu dira. Nabarmentzekoa da sarritan agirien zati txiki batzuk baino ez zaizkigula iristen, nahiz eta ziur gauden agiriok nahiko luzeagoak direla edo izan direla.

Dauzkagun enpresa-agiriak XVIII. mendetik oraintsura arteko epekoak dira. Honakoak nabarmendu ditzakegu:

AGRUMINSA:

Agiriak azpi-fondoetan batu dira. Honakoak dira:

  1. Orconera Iron Ore: 1873-1976.
  2. Franco Belga de Minas de Somorrostro: 1848-1987.
  3. Española de Minas de Somorrostro: 1915-1989.
  4. Luchana Mining: 1848-1929.
  5. Compañía Minera de Dícido: 1846-1980.
  6. The Alquife Mines and Railway: 1900-1971.
  7. Agruminsa: 1956-1994.
  8. Agruminsaren Bizkaiko Zentroa : 1923-1993.
  9. Agruminsaren Orconera Santanderreko zentroa: 1890-1992.
  10. Agruminsaren Dícidoko Zentroa: 1901-1992.
  11. Agruminsaren Alquifeko Zentroa: 1905-1987.
  12. Agruminsaren Cehegíngo zentroa: 1926-1991.
  13. Altos Hornos de Vizcaya-ko Meatzeen Atala: 1876-1981.
  14. Barruelo de Santulláneko meatzeak: 1919-1981.
  15. Lazako meatzeak: 1941-1986.
  16. El Pobo de Dueñaseko meatzeak: 1959-1983.
  17. Centro Minero de Penouta: 1968-1981.
  18. Hulleras del Turón: 1893-1992.
  19. Escombreras del Zarzal: 1919-1979.
  20. Investigaciones Mineras: 1940-1970.
  21. Explotadora de Minas de Hierro: 1942-1974.
  22. Explotación y sinterización de Minerales: 1919-1970.
  23. Explotadora de Minas de Quirós: 1973-1990.
  24. Coto Minero Berango: 1968-1984.
  25. Mina Bilbao: 1904-1969.
  26. Setares Compañía Minera: 1930-1955.
  27. Sierra Menera: 1917-1975.
  28. Ybarra y Compañía: 1882-1956.
  29. Vizcaya Santander Mining: 1953-1969.

Lehenengo seiak Agruminsaren aurrekoak diren eta sozietate hau eratzeko orduan parte hartu zuten edo gerora batu ziren meatze-konpainiak dira. Agruminsa, era berean, Altos Hornos de Vizcaya (A.H.V.) sozietatearen filiala da. 7. azpi-fondoan Agruminsako agiri orokorrak jasotzen dira; 8-12 zenbakietan, enpresa honen zentro geografiko bakoitzari buruzko agiri zehatzak -Bizkaia. Orconora Santander, Dícido (Kantabria), Alquife (Granada) eta Cehegín (Murtzia)-; 13. azpi-fondoak agiri desberdinak jasotzen ditu, Altos Hornos De Vizcayako Meatzeen Atalari dagokionez (data jakin batetik aurrera "Meatzaritza Sustatzeko Saila" izena hartuko du); 14-23 azpi-fondoetan, A.H.V.)ren bidez zuzenean ustiatutako eta sail honek kudeatutako barrutiei eta meatze-konpainiei buruzko agiriak daude. Eta, azkenik, 24-29 azpi-fondoak gerora batutakoak dira.

ALTOS HORNOS DE VIZCAYA

Altos Hornos de Vizcaya enpresak, 1902an sortu zenetik, hainbat meatze-sozietate erosi zituen eta, gero, 1968an, sozietateok "Agrupación Minera S.A." aldea eratuko zuten, A.H.V.k berak eskatuta. AHVren fondoko agiriak 18 azpi-fondotan banatu dira. Honakoak, hain zuzen ere:

  1. Fábrica de Nuestra Señora del Carmen: 1854-1883
  2. Vizcaya: 1785-1999
  3. Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao: 1843-1902
  4. Iberia: 1888-1902
  5. Altos Hornos de Vizcaya: 1843-1999
  6. Altos Hornos del Mediterráneo: 1900-1995
  7. Basconia: 1882-1972
  8. Basauri: 1920-1988
  9. Laminaciones Lesaca: 1972-1995
  10. Aguas y Saltos del Zadorra; 1902-1988
  11. AHINCO (Altos Hornos Ingenieros Consultores): 1972-1985
  12. Sefanitro: 1943-1983
  13. Grupo Inmobiliario de Altos Hornos de Vizcaya: 1972-1985
  14. BIENSA ( Bidones y Envases): 1952-1975
  15. El Desestaño: 1916-1970
  16. Toña y Leguineche: 1946-1952
  17. Compañía Naviera Vapor Aurora: 1952-1990
  18. Fábrica de San Francisco del Desierto: 1890-1974
  19. Compañía Minera de Dícido: 1913-1967
  20. Española Minas de Somorrostro: 1955-1967
  21. Franco Belga Minas de Somorrostro: 1952-1971
  22. Hulleras del Turón: 1931-1962
  23. The Alquife mines and Railway: 1956-1996
  24. Compañía Minera de Sierra Menera: 1972-1973
  25. Envases Metálicos Riojanos: 1930-1951

Lehenengo 4 azpi-fondoak Altos Hornos de Vizcaya baino lehenagokoak diren eta 1902an A.H.V. sozietate berriaren parte izango ziren enpresei buruzkoak dira. 5. azpi-fondoan Altos Hornos de Vizcayaren agiri zehatzak jasotzen dira eta 6-18 azpi-fondoetan, aldiz, AHVren sozietate filial desberdinei edo neurriren batean bertan parte hartzen dutenei buruzko agiriak. Agruminsa eta AHVrentzat komunak diren azpi-fondoak ere badaude: Compañía Minera de Dicido, Española Minas de Somorrostro, Franco Belga de Minas de Somorrostro, Hulleras del Turón eta The Alquife mines and Railway.

AURRERA:

"Aurrera" izeneko lantegia Alonso, Millán eta Cía jaunek eraiki zuten 1885ean eta Sozietate Anonimo bihurtu zen 1890an. Sestaon kokatzen da. Errail bidezko komunikazioa du Altos Hornos de VizvayaConstructora Naval eta Astilleros del Nerviónekin, trenbidearekin Bilbotik Portugaletera eta Nerbioi Ibaiarekin. Sozietate honen helburua burdin, altzairu, brontze eta gainerako metaletan egindako lehengaiak edo produktuak lantzea da; batez ere berogailu, galdara, erradiadore, industria-balbula eta makina-eraikuntzarako materialak. Enpresa 1994an itxi zen.

SOTA AZNAR:

Ontzi-eraikuntzaz, itsas garraioaz eta meatze-ustiapenez arduratzen diren sozietate eta konpainiei buruzko agiriak dira gehienak eta Sota eta Aznar familiako kideek sortu zituzten edo partaidetzak izan zituzten. Agiri berezien artean, Ramón de la Sota Llanoren ondarearen administrazioari buruzkoak nabarmentzen dira batez ere. Bai eta Naviera Aznarren ontziak eraikitzearen gaineko planoak ere, 1940 eta 1980 urteen bitartean kokatzen direnak. Enpresa-munduari buruzko 14.487 liburu, espediente, fitxategi eta plano eta eduki zehatzei buruzko 514 daude katalogoan.

VIDRIERAS DE ARTE:

Enpresa Bilbon sortu zen 1917an, merkataritza-sozietate gisa, eta helburua beirate artistikoak landu eta saltzea, beirak apaintzea, marmolean grabatutako errotuluak eta mosaikoak egitea eta horrekin lotutako gainerako industriez arduratzea zen. Hogeita hamarreko hamarkadaren inguruan, honako beirate artistikoak gailentzen dira: Zuloaga margolariaren kapera Zumaian, Ajuria-Enea Jauregiko kapera Gasteizen, Bilboko Café Iruña eta Café Boulervard… Lan bitralistikoek arrakasta handia izan zuten 1945 eta 1970 urteen artean, batez ere eraikin erlijiosoetan. Hedapen geografikoa Hego Amerikaraino iristen da. 2005. urtean, Aldundiak enpresaren agiritegia eskuratu zuen. Agirien fondoak bi zati ditu: bat marrazki eta zirriborroei buruzkoa, eta, bestea, enpresako agiriei buruzkoa. Guztira, 1373 fondo-erregistro daude: 387 agiriei buruzkoak eta 986 irudiei buruzkoak. Marrazkiak: 2.250 marrazki, gutxi gorabehera, formatu eta euskarri desberdinetan eginda daude, kalitate eta ehundura desberdinetako paperetan. Nabarmendu beharreko artistak: Aurelio Arteta, José Arrue, Isidoro Guinea, etab.

YOHN:

Burdingintzan lan egiten duen familia-enpresa, "Bolsa" izeneko eraikinean kokatzen dena, Bilbo hiribilduko alde zaharrean. Lehenengo erregistro-inskripzioa 1892koa da, "Hijos de Leandro Yohn y Compañía" izenpean. 1940an "Yohn" sozietate anonimoa bilakatu zen.

Enpresen fondoak honakoak dira:

Funtsa Datak Fitxa Kopurua Deskribapen-tresnak
Agruminsa (Minería) 1846 - 1999 10.037 Katalogazio prozesuan
Altos Hornos de Vizcaya (Siderometalurgia) 1785 - 2000 8.709 Katalogatuta
Aurora Polar (Seguros) 1900 - 2001 59 Katalogazio prozesuan
Aurrera (Siderometalurgia) 1886 - 1990 5.781 Katalogatuta
Bodegas Bilbainas (Bebidas) 1902 - 1967 1.884 Katalogatuta
Construcciones Metálicas 1901 - 1966 15 Katalogatuta
Echevarria (Siderometalurgia) 1920 - 1991 95 Katalogatuta
Empresas Diversas 1819 - 1995 455 Katalogatuta
Explotaciones Mineras (Minería) 1901 - 1983 165 Katalogatuta
Gastón y Daniela (Textil) 1921 - 1991 574 Katalogatuta
Horacio Echevarrieta Maruri 1863 - 1979 1.720 Katalogatuta
La Aeronáutica 1927 - 1981 134 Katalogatuta
La Conchita (textil) 1895 - 1975 3.623 Katalogatuta
La Encartada (Textil) 1885 - 1995 1.431 Katalogazio prozesuan
Larrinaga-Castet (Naviera) 1899 - 1934 174 Katalogatuta
Mina Morro (Minería) 1888 - 1984 129 Katalogazio prozesuan
Sota Aznar (Naviera) 1788 - 1987 15.001 Katalogatuta
The Garrucha y Vizcaina Bedar (Minería) 1854 - 1933 394 Katalogatuta
Vidrieras de Arte 1914 - 1994 1.373 Katalogatuta
Yohn (Ferretería) 1824 - 1966 664 Katalogatuta