Bizkaia bizikletaz

Astebururo kolore askotako maillota eramaten duten txirrindulariz betetzen dira Bizkaiko errepideak eta bideak. Bizkaian aisialdiko eta kirol txirrindularitzarako zaletasun handia dago. Hala ere, hemengo egoera eta Europako iparraldeko hiri askotakoa (gero eta hurbilago dauden lekuetakoa ere bai)  oso bestelakoa da, izan ere, han, biztanle askok (gizonak nahiz emakumeak) egunero erabiltzen dute bizikleta lantokira edo eskolara joateko, erosketak egiteko edo paseatzeko. Leku horietan bizikleta beste ibilgailutzat hartzen da, eta norberarentzat eta gizartearentzat praktikoa, eraginkorra eta onuragarria da. Eta hori kontuan hartuz errespetatu, erabili eta sustatu egiten dute, "bizikletaren kultura" egunero zabaltzen dutelako.

Bizkaian oraindik asko falta zaigu kontzeptu hori eta gure eguneroko mugikortasunean ekartzen duena onartzeko.  Oso pertsona gutxik gozatzen dute oraindik bizikletaren abantailez beraien eguneroko bidaietan erabiliz, baina egia ere bada mota honetako gero eta ibilbide gehiago ikusten ditugula. Norabide horretan jarraitu behar dugu.

Lotutako esteka

Bizikleten puntako ordua Utrecht (Holanda) (31,3 MB)