MARCHIVE proiektua

Bizkaiko Foru Aldundiak artxibatze-sistema berri bat ezartzeko proiektuari ekin zion 1995ean. Erabat aurreratua eta automatizatua, helburu nagusia du erakunde Sail guztietatik etortzen den dokumentazio osoa zentralizatzea.

Jarduerak egitean ezinbestekotzat jo zuen erakunde osoko artxibatze-prozedurak homogeneizatzea, bere etekina ahalik eta onena izan zedin. Horregatik, Aldundiak artxibatzeko metodologia integral bat garatzen hasi zen, Lantik sozietate informatikoarekin batera.

Garapen hori Europako Batzordeari helarazi zion, une hartan funtsak bideratzen ari zelako antzeko azterlanetarako. Bazkide egokiak aurkituta eta planifikatuta, ESPRIT IV Programara (Europako Batzordea, DGIII) aurkeztu zuen proposamena, eta onartu zuten.

MARCHIVEren xedea eredu bat, ezartzeko metodologia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko zehazpenak eta berringeniaritza ikuspegia egitea zen, administrazio publikoetako artxibo-prozesu eta proiektuetarako, agiritegi-sistemak erakunde horietan benetako eragile bihur zitezen.

Azken batean, MARCHIVEren helburua hauxe zen: erreferentziako eredua ematea, dokumentu kopuru handia kudeatzen zituzten erakundeek ordura arte kudeatzeko erabiltzen zuten modua alda zezaten, eta modernoagoa eta egokiagoa erabil zezaten (deszentralizazioa, giza izaera sustatzea, sareak ezartzea...); izan ere, teknologikoki eguneratu zeuden informazio-sistemek bakarrik egin zezaketen.

Informazio osagarria