Nekazaritzako hondakin ezorganikoen kudeaketa-plana

Nekazaritza ustiategietan hondakinak biltzea

 

Helburuak

 

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren lehentasunetariko bat Bizkaian sortutako nekazaritza jarduerek beren ingurumena errespetatzea da. Xede horrez, nekazaritza ustiategietan eratzen diren hondakinen arazoari konponbideak emateko alderdiak azpimarratu nahi ditu.

Aurrekoaren harira, bi ekimen jarri dira abian eta horiei esker, batetik, ingurumen arriskuak minimizatuko dira eta, bestetik, ingurumenaren eremuan ustiategiak sentsibilizatu eta nahasiko dira.

Produktu fitosanitarioen ontziak biltzea

Garbiker foru enpresa publikoarekin lankidetzan, 9 garbigune gaitu dira Bizkaiko eskualde desberdinetan, produktu fitosanitarioen ontziak, hutsak ala hondakin solido edo likidoekin, biltzeko.

Entregatzeko, honako informazioa kontuan hartu behar da:

  1. Prozeduraren informazio orriak. [PDF 106 KB]
  2. Garbiguneei buruzko informazioa. [PDF 68 KB]
  3. Garbiker web orria.
 

 

Plastikoen eta zoosanitarioen bilketa

Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteen bitartez: Jata Ondo, Lea Artibai, Gorbeialde, Urremendi, Urkiola eta Enkarterri. Horrez gain, nekazaritza kooperatiba eta denda batzuen laguntza dute. Horiek guztiek sistema bat abian jarri dute plastikozko ontziak eta zoosanitarioak urte guztian zehar biltzeko eta, horretarako, egutegia definitu dute.

Entregatzeko, honako informazioa kontuan hartu behar da:

  1. Bilketa egutegiari buruzko informazio orriak. [PDF 2.281 KB]

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.