Nekazaritzako makineria eta tratamenduak egiteko makineria

 

Nekazaritzako gasolioaren zergaren itzulketa:

Nekazaritzako makinen erregistroa:

 

1013/2009 Errege Dekretua, ekainaren 19koa

1013/2009 Errege Dekretua

Tratamendu fitosanitarioen makinen erregistroa:

Erregistratu beharreko makina motak

NMEOn erregistratu beharreko makineria berria

Informazio orria

NMEOn Informazio orria

 

Landare-Osasunerako Tratamenduetan erabiltzen diren Makinak ikuskatzeko egitaraua

Helburuak:

  • Nekazaritzako ustiategiek ekoizpen integratuaren ziurtagiria lortzeko bete behar dituzten baldintzak betetzea, baita nekazaritzako elikagaien banatzaileek bete beharreko kalitate-arauak eta kalitatearen ezaugarriak lortzekoak ere.
  • Landare-osasunerako tratamenduak egiteko Bizkaian erabiltzen diren makinen errolda eta erregistroa egitea, makinak kontrolpean egon daitezen, eta landare-osasunari eta nekazaritzako makineriari buruz indarra duten xedapenak bete daitezen.
  • Ingurumena babestea, kutsatzeko arriskuak gutxituz.
  • Landare-osasunerako tratamenduak eta babesak hobetzea eta nekazariei horien gaineko prestakuntza eta aholkuak ematea.
  • Nekazarien osasuna eta laneko segurtasuna zaintzeko neurriak berrikustea, makinen erabilerari eta landare-osasunerako tratamenduak egiteko moduari dagokienez.

Zer egiten dugu?

  • Landare-osasunerako tratamenduetan erabiltzen diren makinen eta babes-ekipo pertsonalen ikuskapen eta azterketa tekniko ofiziala.
  • Landare-osasunerako tratamenduak hobetzeko aholku tekniko-agronomikoak eman. Tratamenduen dosiak kalkulatu, pitak aukeratu, landare-osasunerako ekipoak eta babes-ekipo pertsonalak zaindu, pestizidak erabiltzeko gomendioak eman, etab.
  • Nekazariei, teknikariei eta honelako makina eta ekipoak erabiltzen dituzten gainerako langileei behar duten laguntza teknikoa eta prestakuntza eman.
  • Ikuskapenean atzemandako gorabeherei buruzko txostena egin.

Zer aztertzen dugu eta nola?

Nekazaritza Zerbitzuko teknikariek behar diren neurketak eta kontrolak egiten dituzte ustiategi eta tratamendu-enpresa bakoitzean ikuskatu behar diren makinen osagaietan eta parametroetan. Nekazaritzako elikagaien kalitateari buruzko arauak eta ezaugarriak bete behar dituzten makinak lehenesten dituzte. Honako ekipo hauek aztertzen dituzte:

  • Norberak erabiltzeko ekipo eramangarriak: motordun motxilak, motorrik gabeko motxilak, eta ihinztatzeko mahuka eta jaurtigailua duten eskorgak.
  • Bolumen oso txikiko tratamenduetarako ekipoak, berotegietan erabiltzen direnak.
  • Frutagintzan eta mahastizaintzan erabiltzen diren atomizagailuak.
  • Babes-ekipo pertsonalak.

Nola eskatu ikuskapena?

Ikuskapena eta azterketa egitea nahi dutenek eskatu egin behar dute. Erantsita dagoen eskaera-orria bete behar da, norberaren datuak jarri eta Nekazaritza Zerbitzura bidali. Itxaron zerrenda egingo da, eta aurrean aipatu diren lehentasunen araberako hurrenkeran eskatzaile guztiei egingo zaie jaramon.

Ikuskapena eskatzeko orria

Ikuskapenean zer aztertuko da?

Motxiladun ihinztagailu pneumatikoa

 

Motxila erako langarreztagailu pneumatikoaren piezakatzea
Honakoak aztertuko dira:

  1. Jarioak
  2. Ontzia
  3. Iragazkiak
  4. Motorra
  5. Pitak

Honakoak neurtuko dira:

  1. Motorraren zarata
  2. Haizearen abiadura
 

Eskorga erako ihinztagailu hidrauliko pistoladunak

 

Pistoladun eskorga motako langarreztagailu hidraulikoen  piezakatzea
Honakoak aztertuko dira:

  1. Pistolaren pita
  2. Mahuka
  3. Ontzia
  4. Iragazkia.
  5. Ponpa

Honakoak neurtuko dira:

  1. Emariaren irteerako presioa
  2. Emaria, erabilitako angeluaren arabera
  3. Mahukaren presio-galera
 

Bolumen oso txikiko tratamenduetarako ihinztagailuak

 

Bolumen ultra baxuko langarreztagailu-ekipoen piezakatzea
Honakoak neurtuko dira:

  1. Haizagailuaren birak minutuko
  2. Haizearen abiadura eta irismena
  3. Saldaren irteerako emaria

Honakoak aztertuko dira:

  1. Jarioak
  2. Iragazki konpresorea
  3. Sistema automatikoa
  4. Boquilla
  5. Sistema de Agitación
  6. Protecciones
 

Atomizagailuak

 
Atomizagailuak
Atomizagailuak. Zer aztertzen dugu?
  1. Manometroa
  2. Iragazkiak, tutuak ontziko ponpa eta astingailua.
  3. Piten emaria eta presio-galera
  4. Haizearen abiadura
  5. TDFaren birak
  6. Zarata maila
  7. Segurtasun neurriak
 
 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.