Giden deskarga

Audiogidak:

Bizkaiko Foru Aldundiak doan eskaintzen du bisitariek web orri honetatik, mp3 formatuan, audiogidak deskargatzeko aukera. Audiogida hauek ondoren bere MP3/MP4 erreproduzigailuan erabili ahal izango dituzte basoaren bisitaldian. Baso margotuaren mapa deskargatu eta inprimatzeko aukera ere egongo da. Bertan margoen kokapena elkarren segidan zenbakituta daude eta zenbaki hauek audiogiden geldialdien informazioarekin bat datoz

Erreproduzigailuak eskuragarri daude Santimamiñeko informazio-gunean


 

Signogidak:

Bizkaiko Foru Aldundiak "Signogiden" zerbitzu berria eskaintzen du pertsona gorrek eta entzumen-urritasuna duten pertsonek Omako baso margotuaren edukiak eskuratu ahal izatea ziurtatzeko. PSP gailu baten bitartez funtzionatzen du. Bertan Zeinu-mintzaira espainiarrean (ZME) egindako grabazioak erantsi dira eta horri esker pertsona gorrek basoan zehar guztiz autonomoa den ibilbidea egin dezakete.
Signogida
Erreproduzigailuak eskuragarri daude Santimamiñeko informazio-gunean

Bideoen deskarga

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.