Ganadu Azoka / Animali Erakusketara joatea

 
 

Behiak

Animaliek behar bezala identifikaturik egon behar dute eta honako agiri hauek izan behar dituzte:

  • Abereen Jatorri eta Osasunari buruzko Gidaliburua.
  • Behien Identifikazio Agiria.
  • Ustiategia kalifikaturik dagoela agerrarazten duen albaitariaren ziurtagiria, karta berdea...
  • Proben ziurtagiria. Ziurtagiri hori hilabete pasatuta iraungitzen da.
 

Ardi eta Ahuntzak

Behiek bezala, behar bezala identifikaturik egon behar dute eta honako agiri hauek izan behar dituzte:

  • Abereen Jatorri eta Osasunari buruzko Gidaliburua
  • Ustiategia kalifikaturik dagoela agerrarazten duen albaitariaren ziurtagiria, karta berdea
  • Proben ziurtagiria. Ziurtagiri hori hilabetea pasatuta iraungitzen da.

Zaldiak

Bete behar dituzten beharkizunak honakook dira:

  • 15 hilabetetik gorako animaliek, jatorria Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan dutenek, mikrotxipez identifikaturik egon behar dute, eta Liburu Berdea aldean eraman.
  • 15 hilabetetik gorako animaliek, jatorria Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dutenek, aurreko kasuan eskatutakoaz gain, albaitariaren ziurtagiria ekarri behar izango dute.
  • 15 hilabetetik beherako animaliek azokara sartzekotan mikrotxip edo aipamen bidez edo beste bide batzuen bitartez identifikaturik egon beharko dute.