Gorlizko Foru Abeletxea

 

Zer da Foru Abeletxea?

Foru Abeletxea erreferentziazko abeltzaintza-instalazioa da, hau da, zentro esperimentala: bertan zenbait jarduera helburu zehatzekin egiten dira, Bizkaiko abeltzaintza bultzatu eta sustatzeko.

 
Gorlizko Foru Abeletxea

Foru Abeletxean dauden animaliak abeltzaintzari aplikaturiko ikerketaren ondorio dira. Hori dela eta, gehienak Bizkaiko onenak direla esatea ahalbidetzen diguten ekoizpen-ezaugarriak dituzte. Foru Abeletxea bizkaitar guztien ondare dela eta, gure abeltzainek animaliok beren ekoizpenak hobetzeko eta, hortaz, beren abeltzaintza-ustiategien errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko erabili ahal dituzte.

Foru Abeletxea Erandion eskola-abeletxe bezala sortu zen 1852an, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez. 1950ean, ereduzko benetako abeletxea izatera pasatu zen Derion, eta arraza hobetuak sartu ziren, hala nola, Arre Alpetarra eta Frisiarra. 1980ko hamarkadan hasi zen Piriniar arraza berreskuratzeko Plana.

Era berean, Abeletxeak beste behi, oilo eta zaldi batzuen arraza kanpotar hobetuak sartzeko balio izan du.

Zein Jarduera egiten du egun?

Gorlizko Foru Abeletxea egun hainbat programa burutzen dabil. Berorietarik honakook azalduko ditugu argitalpen honetan:

  • Pottoka Euskal Poneya berreskuratu eta hobetzea.
  • Basoko behi-arraza berreskuratzea.
  • Piriniar arrazaren gaitasun mistoko jatorrizko ildoari eustea: ama-ezaugarriak ebaluatzeko Testaje Estazioa.

Erabilpena eta Langileak

  • Ugaltze-erabilpena:
    • Behietan, susarak sinkronizatzea, intseminazio artifiziala erabiltzea eta kumeak izan arteko tarteak laburtzea.
    • Pottoketan, talde ugaltzaileak, eta arrazaren ezaugarria finkatzeko hobetzeko hazitarakoekiko gurutzaketak zuzentzea.
  • Txandakako artzantza, eta elikapen-baliabideak hobetzea.
  • Txertaketak eta parasitogabeketak urtean birritan.
  • Zenbait behargin aditu eta 75 hektarea baliakor baino gehiago daude bertan.
Ganado

Helburuak eta Perspektibak

  • Bizkaian lehen sektorea sustatzea.
  • Ekoizpen-metodologia berriekin saiatzea.
  • Lortutako aurrerapenak zabaltzea.
  • Aurki mantendu eta berriro sartu nahi dira desagertzeko arriskutan dauden bertako arrazak.

Piriniar Ganadua Aukeratu eta HobetzeaIgo

ARGAZKI GALERIA (Piriniar Ganadua)

Basoko Ganadua Aukeratu eta HobetzeaIgo

ARGAZKI GALERIA (Basoko Ganadua)

Pottoka Arrazako Zaldi-Azienda aukeratu eta hobetzeaIgo

ARGAZKI GALERIA (Pottoka)