Hobekuntzarako Programak-Elkarteekiko Hitzarmenak

Abeltzaintza Elkarteak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak hasieratik laguntza eman izan du abereak hobetzea duten ekimenetarako. Horretarako, osasun-programak, abeltzainentzako prestakuntza-ikastaroak, bitarteko teknikoak baliatu ditu, edo proiektuok burutu ahal izateko beharrezko azpiegitura eman du. Egun lankidetza-hitzarmenak izenpeturik ditu sektoreko Elkarteekin eta erakunde profesionalekin.

Bizkaian 19 elkarte eta 5 kooperatiba daude. Beroriek guztiak Bizkaia-Lorra Soz. Koop. Deiturikoaren Kudeaketa Zentroan elkartuta daude. Beronen jarduera nagusia abeltzainei zerbitzu tekniko eta ekonomiko errentagarriak egitea da, ezarritako hobekuntza-programak edo beren ekoizpen-jarduera garatzerakoan.

Abeltzaintza-elkarteak honakook dira:

  • Bizkaia Frisiar Elkartea (BIFE)
  • Bizkaia Latxa-karrantzar Ardien Hazleen Elkartea (LAHE)
  • Bizkaia Behi-azienda Piriniarraren Elkartea (BBPE)
  • Limousine Bizkaia Behi-aziendaren Elkartea (BLAE)
  • Blonde Dáquitania Behi-aziendaren Elkartea (BLONDE)
  • Bizkaiko Basoko Betizu Behi-aziendaren Elkartea (BITEBEL)
  • Txaroles Behi-aziendaren Elkartea (BITXEL)
  • Untxizain Elkartea (BIUNEL)
  • Bizkaiko Zaldi-hazleen Elkartea (BZhE)
  • Bizkaiko Euskal Poney Arrazako Zaldien Hazleen Elkartea (BIZKAIKO POTTOKA)
  • Bizkaiko Hegaztizainen Elkartea (BHE)
  • Bizkaiko Emu Elkartea (BEE)
  • Montxino Elkartea (BIMOEL)

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuak beste hitzarmen batzuk izenpeturik ditu Euskal Abereak Bertako Arrazen Elkartearekin eta Bizkaiko Erlezain Elkartearekin (BEErekin).

Abereak