Hegaztientzako Plana

Hegaztien Osasun-Plana eta Animalien Osasuneko Baldintzak

Nazioko lurralde osorako hegaztien osasunerako plana 328/2003 Errege Dekretuak araupetu du. Aipatu planean aipaturik daude produkzioaren fase guztiak: ustiategiak instalatzea eta berorien ibilera, animalien garraioa, eskaintza eta abar.

Arautegi honen helburua ustiategien eta eskortako hegaztien osasun-egoera egokia bermatzea da, bai gizakiek jatekoena bai ugaltzekoena edo arrautzak ekoiztekoena.

Baimena eman dakien, ustiategiek aipatu Errege Dekretuan ezarritako zenbait instalazio-beharkizun bete behar dituzte.

Hona hemen hegazti-ekoizleen betebeharrak:

  • Beharrezko datu guztiak ustiapenaren erregistro-liburuan erregistratzea (fitxategian edo, ahal dela, euskarri informatikoan),, eskudun agintaritzak osasun-egoera une oro kontrolatu ahal izan dezan. Liburu horretan, besteak beste, honakook agerrarazi behar dira: sarrera eta irteeren erregistroa, osasun-kontrolak, tratamenduak, txertaketak, garbiketa eta DDD.
  • Errege Dekretuan zehazturik dauden ustiategiaren ibilera-baldintzei behatzea.
  • Infektatze eta kutsatze eta parasito prozesuak prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun-programa egitea. Kontrol zehatzerako honako osasun-programa hauek dira derrigorrezkoak:
    • Salmonela enteritidis eta S. typhimurium deiturikoei begirakoak, hegazti ugaltzaileen aldrentzakoak
    • Salmonella enteritidis, S. typhimurium, S. pullorum-gallinorum eta micoplasmosis deiturikoei eta hegazti-influentzari eta Newcastle gaitzari begirakoak, erkidegobarneko merkataritza egiten duten ustiategietakoak, hegazti ugaltzaile, errule eta broilerren saldoentzakoak. (1888/2000 Errege Dekretua).

Hegazti-influentzari dagokionez, horrek dakarren ekonomiazko eta herri osasunezko goranzko garrantziaren ondorioz, 2003az geroztik Europar Batasuneko Estatu kide guztietan garatzen da eskortako eta basoko hegaztiak begiratzeko programa, H5 eta H7 azpimoten infekzioaren nagusitasuna ikertzekoa. Egin-eginean ere, beroriek oso patogenoak dira.

Zoonosia: Salmonelosia Begiratzeko eta Autokontrolatzeko ProgramaIgo

Azken urteetan, hainbat arauren bitartez araupetu izan da zoonosiak kontrolatu eta zaintzea, eskortako hegazti zehatz batzuei buruzko zoonosiak bereziki. Alabaina, lortutako emaitzak ebaluatu zirenean, egiaztatu zen ezen Estatu kideen datuak erkatzeko zailtasunak zeudela eta, datuok, kasu askotan osatugabeak zirela eta epidemiologi egoera zuzen islatzen ez zutela. Hori zela eta, arlook harmonizatzeko lege berriak onetsi ziren. (2160/2003 Araudia, 328/2003 Errege Dekretua, 1940/2004 Errege Dekretua y PRE/1377/2005 Agindua).

Arauoi dagokienean, honako puntuok nabarmen daitezke:

  • Animali populazioetan lehen ekoizpen mailan eta, hala denean, elikapen-kateako beste fase batzuetan zoonosi zehatzen prebalentzia urritzeko helburuak eta derrigorrezko datak finkatu dira. Data horietarako finkatuta egon behar dutenak dira aipatu helburuak:
    • 2004aren bukaera, hegazti ugaltzaileentzat.
    • 2005aren bukaera, hegazti erruleentzat.
    • 2006aren bukaera, broilerrentzat.
    • 2007aren bukaera, indioilarrentzat.
  • Pentsuak eta animaliak ekoiztea eta animali jatorriko animaliak eraldatzea eta prestatzea barnean hartzen dituzten kontrolerako programa zehatzen beharkizun orokorrak ezarri dira eta honakoa zehaztu da: zein zoonosi ikertu behar den, zein datu jaso behar den, zelakoa izan behar duen herri administrazioen arteko informazio-trukeak.
  • Hegazti-ustiategiek herri osasunarentzat garrantzizkoa den salmonelosiaren (Salmonella enteritidis eta Salmonella typhimurium deiturikoak) prebentziorako eta kontrolerako autokontrol-programa zehatza burutu behar dute, ustiategiko albaitari arduradunak ikuskatu, ezarri eta indibidualizatua. Halaber, higiene-eginera onen kodeari jarraitu behar diote eta hartu beharreko biosegurtasun-neurriak adierazi behar dira.
  • Azkenik, zoonosirik edo zoonosi-eragilerik detektatuz gero hartu beharko diren kontrol-neurriak eta albaitari ofizialaren jarduketak zehaztu dira: higiene-eginera onak urtero kontrolatzea, lagina hartzea eta abartzekoa abartzea
EU_Toma de una muestra a una gallina

LegeakIgo