Aurkezpena

 

Animalien Osasunerako Atalak animalien osasuna eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, ingurugiroaren eta balio naturalen babesa, gaitzei loturiko merkataritza-oztopoak urritzea eta abar bermatzeko jarduerak garatzen ditu.

Horretarako jarduerak autonomi edo nazio mailan ezarritako planen (hondakinei buruzko nazio-plana, entzefalopatia espongiformearen kontra aritzeko eta berau ezabatzeko programa, esnearen kalitateari begirako programa...) ikuskapen-ofizialen eta abarren bitartez burutzen dira. Eta, zenbait kasutan, jarduerok burutzeak zerbitzu bereziak sortzea ekarri du, hala nola, hilotzak eta kontrolatu gabeko ganadua biltzekoak.