Azterguneak

Artibai ibaia bisitatzeko, Durangotik irten eta Markina-Xemeinerako norabidea hartu behar da; edo, bestela. Munitibar-Gerrikaitzetik Markina-Xemeinera jo. Batetik zein bestetik, Artibai ibaiaren goi ibilguko errekastoekin egingo dugu topo, eta errekasto horiek Iruzubietan egiten dute bat. Hortik aurrera, Ondarroarako bidea hartu beharko dugu, beti ere ubide nagusiarekin bat. Markina-Xemeindik Etxebarri eta Barinaga norabidean Urko aurkituko dugu. Amailoa errekastoan, Artibairekin bat Markina-Xemein baino beherago egiten duena, nabarmena da gizakiaren eskuhartzea: bloketzarrez egin diren biderakuntzak, ibaiertza oso egoera txarrean eta soro eta zelai gehiegi.

Arroaren azterguneen mapa[D]

1. Artibai ibaiaren goi ibilgua

Trabakuatik aurrera egin eta ibilgu batzuetan ibaiertza egoera onean artatu dela ikusiko dugu, haltzak, lizarrak eta gaztainondoak eta guzti. Hegalak pinuz birlandatuta daude eta nekazaritza-ustiategiak ere asko dira, Bolibar inguruan ibaiak badu zuhaitzen bat ibaiertzean, substratua harritsua da eta esan behar adar hau bestea baino eutrofizatuago dagoela, horregatik hemen landaretza nitrofilo gehiago dago ertzetan.

Ibaiaren Bista

Interesgarria da alde bietako makroornogabeen komunitateen egitura aztertzea eta lurzoruaren erabilerarekin eta substratu motarekin harremanetan jartzea.

2. Artibai ibaiaren erdiko tartea

Merezi du ikusteak nola Markina-Xemein bezalako hirigune eta industrigune batek hasiera batean sortzen duen eragina desagertuz doan ibaian behera; gune hori igaro eta urak bere onera egiteko joera baitu.

Ibaiaren Bista

3. Urko ibaiaren azpiarroa

Urko ibaia oso egoera onean dago goi ibilguan; tarte horretan inguruan pinuak eta soroak dira nagusi. Ubidean zehar hainbeste uretako landare aurkituko dugu, hala helofitoak nola horma hezeetako landareak; halaber, makroornogabe ugari ikus daiteke. Ibaiertzetan birlandaketa ugari atzeman arren, azpiarro honetako errekastoetako landaretza eta fauna aberatsa da sano.

Itzuli Arroen Mapara