Elkarteak eta Erakundeak

Nekazaritza sektorean asoziazionismoa eta kooperatibismoa garatzea funtsezko elementua da, ustiakuntzak egituratzeko eta profesionalak izateko. Eskaintza pilatzeko produkzio eta merkaturatze estrategiak abian jartzeak, bestalde, ustiakuntzen errentagarritasun handiagoa, kalitate hobeagoa eta produktuen merkaturatze egokiagoa ahalbidetzen ditu.

Jarduketa hauetan derrigorrezkoak dira Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren eta nekazaritzako azpisektoreko eskuordeak diren erakundeen arteko lankidetza eta solaskidetza iraunkorrak; ondore horretarako landa-elkartegintzari zuzenduta dauden jarduketak sustatzen dira eta lankidetza hitzarmen tekniko-ekonomikoak garatzen dira helburu hauek lortzeko:

  • Elkarteen sustapena.
  • Produktoreen heziketa eta profesionaltasuna.
  • Lankidetza eta laguntza teknikoa.
  • Garapen teknologikoa.
NEKAZARITZA SEKTOREKO ERAKUNDEAK ETA ELKARTEAK
Izena
Frutazainen elkartea (BIALKA) Frutazainen elkartea (BIALKA)
Baratzezainen elkartea (BIHOEL). Baratzezainen elkartea (BIHOEL).
Txakolingileen elkartea (BIALTXA). Txakolingileen elkartea (BIALTXA).
Sagardo naturalaren egileen elkartea (BIZKAIKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA). Sagardo naturalaren egileen elkartea (BIZKAIKO SAGARDOA).
Gernikako Indabaren Ekoizleen Elkartea (GERNIKAKO INDABA).
Nekazaritza Ekologikoko Elkartea (EKOLUR-BIZKAIA). Nekazaritza Ekologikoko Elkartea (EKOLUR-BIZKAIA).
Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Izendapena. Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Izendapena.
Garaia S. Coop. deritzon produkzio eta merkaturatze kooperatiba. Garaia S.Coop. deritzon produkzio eta merkaturatze kooperatiba.
Lorra Sdad. Coop. deritzon nekazaritza eta abeltzaintza zerbitzuen kooperatiba. Lorra sdad. Coop. deritzon nekazaritza eta abeltzaintza zerbitzuen kooperatiba.

Ekoizleen elkarteak Lorra Sociedad Coop. kooperatiban integratuta daude.

Harremanak: Lorra Sociedad coop. www.lorra-cg.net

E-mail: lorra@lorra-cg.net

Helbidea: Garaioltza auzoa, 23. zenbakia, 48.196-Lezama.

Telefonoa: 94.455.50.63

Faxa: 94.455.62.45