Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Produktuak

Bizkaiko Nekazaritzako
Elikagaien Sektorea

 
 

BARAZKIAK ETA FRUTAK

 

1. Gure baserri eta ustiategietako baratzeak eta fruta-arbolak aski ezagunak dira kontsumitzaileen artean eta merkatuek oso ondo onartzen dituzte. Produktu horietako asko eta asko, bikaintasunez aurkeztuak eta ontziratuak, hainbat nekazaritzako elikagaien kalitate bereizgarrietara atxikita daude, besteak beste hauetara:

  • Eusko Labela:
    • Gernikako piperra
    • Euskal tomatea
    • Euskal babarrunak
    • Euskal letxuga
    • Ibarrako piparrak
  • Euskal Baserria:
    • Letxugak, lekak, zerbak, porruak…
    • Sagarrak eta udareak.
    • Kiwiak.

Bereizgarri horietako bakoitzak Fundación HAZI Fundazioak ezarritako kalitateko arau eta baldintza propioak ditu.

Fruitu txikiak eta eraldatuak:

Fruitu txikien (ahabia, mugurdiondoa, etab) eta fruitu horien eraldatuen sektorea (marmeladak…)hazten doan sektorea da; bertan, ustiategi txikietako ekoizpenak dibertsifikatzen ari dira kalitatezko produktuak eskainiz.

2. Landare apaingarrien sektorea hazten doa eta ustiategi batzuetako irtenbidea izaten ari da. Zenbait laboreentzako baldintza klimatikoak egokiak direnez eta teknologia modernoa eskuragarri dagoenez, interes eta etorkizun handia duten zenbait espezie ekoizteko aukera dago.

  • Barneko landare apaingarria: ziklamena, poinssetia, impatiens, geranioa.
  • Kanpoko landare apaingarria: konifero apaingarriak, basaerramua, gerezi-erramua.
  • Denboraldiko landareak: petunia, bioleta, alegria lorea, tagetes.

ABERE-PRODUKTUAK

 

Abeltzaintza sektoreak apustu sendoa egin du kalitate handiko produktuak eta osasun-berme osoa dutenak sortzeko.

  • Euskal Okela / carne de vacuno del País Vasco.
  • Euskal baserriko oilaskoa / pollo de Caserío Vasco.
  • Euskal esneko bildotsa / cordero lechal del País Vasco.
  • Euskal esnea.
  • Euskal eztia / miel del País Vasco.
  • Euskal baserriko txerria
  • Euskal baserriko arrautza
  • Idiazabal gazta.

Ganado

Nekazaritza- eta abeltzaintza-elkarteak ezinbestekoak dira ekoizpenak hobetzeko eta horiek sustatzeko. Elkarte horiek, sektorea hobeto egituratu eta profesionalizatzeko kooperatiba honen barne daude:

Cooperativa de servicios agrícolas y ganaderos. Lorra sdad. Coop.

Lorra sdad. Coop.

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

Eusko Jaurlaritzako nekazaritza ekoizpen ekologikoko sisteman atxikita dauden Bizkaiko produktu ekologikoen artean daude barazkiak, frutak, abeltzaintza eta eraldatuak. Produktu horien ziurtapena eta kontrola ENEEK erakundeak gauzatzen du: www.eneek.eus

Sello de los productos ecológicos

ELIKAGAIEN KALITATEKO BEREIZGARRIAK

Produktuei eta kalitateko bereizgarriei buruzko informazio gehiago izateko Fundación HAZI Fundazioaren webgunea bisitatzeko aukera dago: euskolabel.hazi.eus