Beste Batzuk

Jarduketok finantzatu ziren Europar Batasunarengandiko fondoen bitartez ere.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Beste Batzuk

Erkidego-ekimenak Europako Batzordeak berak erabakitako orientazioetan oinarriturik daude eta laguntzeko erkidego-markoen eta programazio-agiri bakarren osagarriak dira (Egitura-fondoak). Erkidegoan eragin bereziak dituzten arazoak konpontzen laguntzen dute.

1994-1996 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren proiektuak honakook dira:

  • EUROPARTENARIAT ERLAITZ ATLANTIKOA
  • Iraupen luzeko langabetuen ereduzko proiektua: EUROLAN
  • AL INVEST

EUROPARTENARIAT ERLAITZ ATLANTIKOA

Europar Batzordeak sustaturiko programa hau zela bide, Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek harremanak izan eta lankidetza-akordioak egin zituzten Bilbora etorri ziren mundu osoko enpresekin.

  • Parte hartutako enpresa kopurua: 2.611
  • Egindako elkarrizketa kopurua: 10.131
  • Iritsitako akordio kopurua: 313

Iraupen luzeko langabetuen ereduzko proiektua: EUROLAN

EUROLAN proiektuak langabezian 2na urte baino gehiago zeramaten 40 urtetik gorako 200 pertsona mobilizatu zituen, enplegu-leku berriek ematen zituzten aukerak aprobetxatuz haien lanerapena bultzatzeko xedez.

AL INVEST

Europar Batzordeak sustaturiko programa honek Europa eta Latinoamerika arteko trukeak eta lankidetza sustatzea zuen helburu. Gauzak horrela, Eraberriketa eta Ekonomi Sustapen Sailak Bizkaiko eta Latinoamerikako enpresen arteko topaketak eta bilerak egitea antolatu zuen.