Beste Batzuk

Jarduketok finantzatu ziren Europar Batasunarengandiko fondoen bitartez ere.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Beste Batzuk

Erkidego-ekimenak Europako Batzordeak berak erabakitako orientazioetan oinarriturik daude eta laguntzeko erkidego-markoen eta programazio-agiri bakarren osagarriak dira (Egitura-fondoak). Erkidegoan eragin bereziak dituzten arazoak konpontzen laguntzen dute.

1997-1999 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren proiektuak honakook dira:

  • Interprise ´97 e Interprise EUROPARTNER NRW 2000.
  • ECOS OVERTURE : PRELUDE proiektua.
  • MARCHIVE proiektua.

Interprise ´97 e Interprise EUROPARTNER NRW 2000

Eraberriketa eta Ekonomi Sustapen Sailak Lurralde Historikoko enpresen beste kanpotar batzuekiko bilerak egitea antolatu zuen, haien arteko topa eta trukaguneak osatzeko, horrelako jarduketak finantzatzen zituen erkidego-ekimenaren gidalerroen arabera.

ECOS OVERTURE : PRELUDE proiektua

Proiektu hau EGEFen 10. artikuluaren eremuan sartuta dago eta honakoa izan zuen helburu: toki garapenaren eremuan eta lan-merkaturatzeko zailtasun bereziak zituzten pertsona taldeak laneratzearenean proiektuaren bazkideen artean esperientziak transferitzea bultzatzea.

MARCHIVE proiektua

ESPRIT europar programaren bitartez diruz lagundutako proiektu honen xedea artxibatze-prozesu guztientzat osoko metodologia garatzea izan zen. Proiektu honi esker lortu zen agiri guztiak seguru zaindu, eraginkortasunez kudeatu eta azkar atzitzea. Gaur egun, agiri-artxibo itzel honi biltze unitateak kokatu eta berreskuratzeaz arduratzen den sistema robotizatuaren bitartez ematen zaio arreta.