Europako Gizarte Funtsa (EGIF)

Europar Batasuna. EGIF zure etorkizunean inbertitzen du. Europako Gizarte Funtsa.

EGIF (Europako Gizarte Fondoa)

Erkidegoko gizarte politikaren tresna nagusia da. Prestakuntzaren, lanbide birmoldaketaren eta enplegua sortzearen aldeko ekintzak finantzatzen ditu. Arreta handiagoa ematen zaio lan-merkatuaren ibilera hobetu eta enplegatuak berriro laneratzeari.

1988-1993 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren eremuak honakook dira:

  • 2. helburuan (Landunak prestatzea) sartutako jarduketak.
  • 3. helburuan (Langabetuak lanbideratzea) sartutako jarduketak.

2. helburuan (Landunak prestatzea) sartutako jarduketak.

Honakook sartu ziren:

  • Masterrak eta goi ikastaroak:
    • Enpresa Kudeaketako Masterra eta marketingeko masterra.
    • Ingeniaritzarako materialetako masterra.
    • Industri Diseinu eta Diseinu Grafikoko Goi Ikastaroak.
  • Epealdi honetan diruz lagundutako Birziklapen Ikastaroa:
    • Sustatzaileentzako Prestakuntza Espezializatua.
    • Prestatzaileen prestakuntza.
    • Enpresetako prestakuntza.
    • Prestakuntza-ikastaroak: artisauentzakoak, modarentzakoak eta abarrentzakoak.
    • Birziklapen Ikastaroak urtzaileentzat.

3. helburuan (Langabetuak lanbideratzea) sartutako jarduketak.

Honakook sartu ziren:

  • Graduatu-ondokoentzako jarduerak:
    • Teknologia Berrietako bekak.
    • Industri Diseinuko bekak.
    • Unibertsitatearentzako eta Enpresentzako Plana, Prestakuntza-ikastaroak.
    • Unibertsitatearentzako eta Enpresentzako Plana. Enpresen diru-laguntza.
  • Beste talde batzuentzako jarduerak:
    • Sustatzaileentzako Oinarrizko Prestakuntza.
    • Minusbaliatu psikikoentzako prestakuntza.
    • Berriro gizarteratzeko prestakuntza.
    • Minusbaliatu sentsorialentzako prestakuntza.
    • Enpresa-sustatzaileentzako prestakuntza.
    • Txartel elektronikoak muntatzeko prestakuntza.