Europako Gizarte Funtsa (EGIF)

Europar Batasuna. EGIF zure etorkizunean inbertitzen du. Europako Gizarte Funtsa.

EGIF(Europako Gizarte Fondoa)

Erkidegoko gizarte politikaren tresna nagusia da. Prestakuntzaren, lanbide birmoldaketaren eta enplegua sortzearen aldeko ekintzak finantzatzen ditu. Arreta handiagoa ematen zaio lan-merkatuaren ibilera hobetu eta enplegatuak berriro laneratzeari.

1994-1996 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren eremuak honakook dira:

  • 2. helburuan (Landunak prestatzea) sartutako jarduketak.
  • 3. helburuan (Langabetu taldea eta lan-merkatutik baztertzeko arriskutan dauden beste talde batzuk) sartutako jarduketak..

2. helburuan (Landunak prestatzea) sartutako jarduketak.

Honakook sartu ziren:

Enpresak prestatzeko planetarako laguntza.

  • Masterrak eta goi ikastaroak:
    • Enpresa Kudeaketako masterra eta marketingeko masterra.
    • Industri Diseinuko eta Diseinu Grafikoko goi ikastaroa.
    • Industri Softwarearen Ingeniaritzako masterra.
    • Enpresei behar zituzten beharrizanekin bat etorririk interesatzen zitzaizkien masterrak eta goi ikastaroak.
  • Enpresako profesionalei enpresen kudeaketa eta ekoizpenarekin loturiko tresnak emateko Ziklo Laburreko Ikastaroak.
  • Enpresa-proiektuak abiaraztea errazteko proiektu-burtsak.

3. helburuan (Langabetu taldea eta lan-merkatutik baztertzeko arriskutan dauden beste talde batzuk) sartutako jarduketak.

Honakook sartu ziren:

  • Langabetuentzako jarduerak:
    • Audax-en sustatzaileentzako laguntza
    • Unibertsitatearentzako eta Enpresentzako Plana.
    • Enpresaren eta beronen kudeaketaren eremu funtzionaletako ikastaroak.
    • Ikastaro teknikoak.
    • Lanbide jardueraren arlo berrietako ikastaroak.
  • Lan-merkatutik baztertzeko arriskutan dauden beste talde batzuentzako jarduerak:
    • Minusbaliatu psikikoentzako prestakuntza.
    • Berriro gizarteratzeko prestakuntza.
    • Minusbaliatu sentsorialentzako prestakuntza.