Argitalpenak

Eguna

Eguna egunkariak 70 urte bete ditu 2007. urtean lehenengo zenbakia argitaratu zenetik, guztira, 139 ale. Argitalpena 1937ko ekainaren 13an eten zuen Guduak.

Informazio gehiago

Ibaizabal

Ibaizabal aldizkariak 103 zenbaki argitaratu zituen 1902. urteko urtarrilaren 5etik 1903ko abenduaren 27a bitartean.

Informazio gehiago

Euskalzale

Euskalzalek 156 zenbaki argitaratu zituen 1897. urteko urtarrilaren 3tik 1899ko abenduaren 24a bitartean.

Informazio gehiago

Bizkai euskeraren jarraibide liburua

Bizkaiko aldundiari: Bizkaiak emon euskun bertoko euskerea. Bizkaiko Aldundiak jarraibide-liburu hau atontzeko agindua. Zure ardurapean zainduko ahal da geroko gizaldietan lehengo gizaldietatik jatorkun hizkuntza ondarea. Labayru Ikastegia.

Informazio gehiago (104 KB)

Enpresa Euskaldunduz

Bigarren liburu honen atarian ezin dut lehen liburua gogora ekarri gabe utzi. Aurrekoari “enpresa euskaldunduz” izena ezarri genion, liburuaren helburua argi adierazten genuelarik. Baina, “urratsez urrats” azpititulua ere ezarri genion, esparru honetako ibilbideak bere erritmoa finkatu behar zuela eta, era berean, urratsak tentuz baina sendo eman behar zituela aditzera emanez.

Informazio gehiago (414 KB)

Frai Bartolome

Liburu handi honetan egiten denez, norbaiten idazkiak edizio kritikoan argitaratzen direnean, hura nor den galdetzen diogu geure buruari. Hemen, batez ere, haren nortasunaren bi alde adierazgarri agertzen zaizkigu: Frai Bartolome sermo-lari eta euskal idazle da bereziki.

Informazio gehiago (108 KB)

Gueroco Guero

Behar baino gehiago esateko beldurrik gabe esan daiteke Gerraostean Añibarrok merezi izan duela, ez merezimendurik gabe, euskal idazle gehienek baino arreta gehiago eta, neurtzea beti erraza ez izan arren, nire oraingo autuan garrantzitsua den beste idazleak —Axularrek— baino ez askoz gutxiago.

Informazio gehiago (101 KB)