Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

Jarduketa horiek finantzatzen ditu Europar Batasunak ere, Erregio Garapenerako Europako Fondoen (EGEF)bitartez.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

EGEF (Erregio Garapenerako Europako Fondoa)

Fondo honek erregiorik baztertuenak garatzeko finantza-laguntza ematen du. EGEFek erregio-orekarik ez nagusiak zuzenduz eta erregioak garatzen eta birmoldatzen parte hartuz gizarte eta ekonomi kohesioa sustatzea du xede.

1994 - 1996 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren eremuak honakook dira:

  • 1. ARDATZA.  Enpresen lehiakortasun eta enplegurako laguntza.
  • 2. ARDATZA.  Ingurugiroa babestea.
  • 3. ARDATZA.  Ikerketa, teknologia eta eraberriketa garatzea.
  • 4. ARDATZA.  Garraio-sarea garatzea.
  • 5. ARDATZA.  Toki eta hiri garapena

1. ARDATZA.  Enpresen lehiakortasun eta enplegurako laguntza.

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

  • Enpresentzako zerbitzuak sustatu eta garatzea.
  • Industriako teknologi laguntza-sustapena

2. ARDATZA.  Ingurugiroa babestea.

Eremu honetan honakoa finantzatu zuten elkarrekin:

Bizkaian gune fisiko degradatuak birgaitzea.

3. ARDATZA.  Ikerketa, teknologia eta eraberriketa garatzea.

Eremu honetan honakoa finantzatu zuten elkarrekin:

Teknologi Zentroak sustatu eta garatzea.

4. ARDATZA.  Garraio-sarea garatzea.

Eremu honetan honakoa finantzatu zuten elkarrekin:

Bizkaiko errepideen azpiegiturak.

5. ARDATZA.  Toki eta hiri garapena

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

  • Trenbide azpiegiturak (metro Bilbao metroa).
  • Ur-saneamendua.
  • Hondakin solidoak kudeatzea