Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

Jarduketa horiek finantzatzen ditu Europar Batasunak ere, Erregio Garapenerako Europako Fondoen (EGEF)bitartez.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

EGEF (Erregio Garapenerako Europako Fondoa)

Fondo honek erregiorik baztertuenak garatzeko finantza-laguntza ematen du. EGEFek erregio-orekarik ez nagusiak zuzenduz eta erregioak garatzen eta birmoldatzen parte hartuz gizarte eta ekonomi kohesioa sustatzea du xede.

1988-1993 epealdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren eremuak honakook dira:

  • Bizkaiko industri lurzoruaren urbanizazioa
  • Enpresa guneak
  • Enpresarteko elkarteak
  • Teknologi garapena eta egokitzapena

Bizkaiko industri lurzoruaren urbanizazioa

Urbanizaturiko industri lurzoruari erantzuna emateko eta industri jardueren kokagunea hirigintza-planei egokitzeko xedez garatu zituen BFAren Industrialdeak izeneko egitarauak erkidegoarekin batera finantzatzekoak ziren zenbait proiektu

  • Abanto-Zierbena industrialdea
  • Elorrioko Industrialdea
  • Parke Teknologikoa

Enpresa-guneak

Bizkaiko Eteen enpresa-garapenak, bai industriaren bai industriari loturiko zerbitzuen arloetakoak, kokagune fisiko egokirako sarbidea agertzen du zailtasun bezala. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak industri lurzoruaren eskaintza garatzea eta erabiltzen ez ziren industri pabilioiak birmoldatzea sustatu zuen.

Enpresarteko elkarteak

Eremu honetan bi motatako ekintzak burutu ziren:

  • Sektore-azterketak.
  • Enpresarteko elkarteak sustatzea.

Temologi garapena eta egokitzapena

Zamudioko Parke Teknologikoko Teknologi Taldeen eraikina.

Ekintza honetan garatutako proiektuaren arabera, Gaiker eta Robotiker Teknologi Zentroak kokatzeko eraikina eraiki eta egokitu behar zen.

Halaber, Parke Teknologikoa ezartzea hura kokatu den zonarentzako estrategi handia da. Izan ere, beronen bitartez alde horretan goi teknologiako enpresak eta ikerketa-zentroak ezarri ahal dira, teknologia transferitzea errazteko eta ikerketa enpresen beharrizanetara hurbiltzeko.