Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

Jarduketa horiek finantzatzen ditu Europar Batasunak ere, Erregio Garapenerako Europako Fondoen (EGEF)bitartez.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

EGEF (Erregio Garapenerako Europako Fondoa)

Fondo honek erregiorik baztertuenak garatzeko finantza-laguntza ematen du. EGEFek erregio-orekarik ez nagusiak zuzenduz eta erregioak garatzen eta birmoldatzen parte hartuz gizarte eta ekonomi kohesioa sustatzea du xede.

1997-1999 epealdia

Bilboko Itsasadarreko Itsas Museo Fundazioak bultzaturiko jarduketa eta Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunaren finantzakidetza lortu zuen jarduketarik ordezkagarrienak sartzen diren eremuak honakook dira

  • 1. ARDATZA.  Enpresen lehiakortasun eta enplegurako laguntza.
  • 2. ARDATZA.  Ingurugiroa babestea.
  • 4. ARDATZA.  Garraio-sarea garatzea.
  • 6. ARDATZA. Prestatzeko, ebaluatzeko eta jarraipena egiteko laguntza teknikoa.

Halaber, gainbeheran zeuden industri zonei zuzendutako RESIDER II europar programak Biltzar eta Musika Jauregiaren finantzaketa hartu zuen, Euskalduna Jauregiarena alegia.

1. ARDATZA.  Enpresen lehiakortasun eta enplegurako laguntza.

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

  • Enpresentzako zerbitzuak sustatu eta garatzea: ETEentzako zerbitzuak. (Ekonomi Sustapen Sailak bultzaturiko jarduketen markoan)
  • Industri azpiegitura.
    • Barakaldoko Elkartegiaren jarduketa.
    • Elkartegi Teknologi Aeronautiko Zentrurako.
    • Trapaga Elkartegian enpresa-moduluak eraikitzea.

2. ARDATZA.  Ingurugiroa babestea.

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

Ur-saneamendua:Nerbioi Beherea saneatzeko osoko plana.

4. ARDATZA.  Garraio-sarea garatzea.

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

  • Errepide azpiegiturak.
    • Kadaguako pasabidea
    • Durango-Arrasate pasabidea (Elorrioko saihesbidea).
    • Uribe-Kosta pasabidea (tarte partziala).
  • Trenbide azpiegitura.
    • Bilboko tren metropolitarraren II. bidea.

6. ARDATZA. Prestatzeko, ebaluatzeko eta jarraipena egiteko laguntza teknikoa.

Eremu honetan honakook finantzatu zituzten elkarrekin:

  • EGEFeko programa Eragilea prestatzeko, ebaluatzeko eta horren jarraipena egiteko neurriak.
  • EGEFeko programa Eragileari buruzko informazioa eta hura zabaltzea.