Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

Jarduketa horiek finantzatzen ditu Europar Batasunak ere, Erregio Garapenerako Europako Fondoen (EGEF)bitartez.
Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

EGEF (Erregio Garapenerako Europako Fondoa)

Fondo honek erregiorik baztertuenak garatzeko finantza-laguntza ematen du. EGEFek erregio-orekarik ez nagusiak zuzenduz eta erregioak garatzen eta birmoldatzen parte hartuz gizarte eta ekonomi kohesioa sustatzea du xede.

2000-2006 epealdirako elkarrekin finantzatzeko aurkezten diren jarduketak honakook izango dira:

1. ARDATZA: Elkarlehia eta enplegua handitu eta ekoizpen-egitura garatzea.

1.1.-Industri, merkataritza eta zerbitzu enpresei laguntzea (beraien artean sartuta daude ETEak, artisautzako enpresak eta teknologi oinarriko enpresak).

  • Informazioaren gizartea sustatzea, Eraberriketa eta Ekonomi Sustapen Foru Sailaren proiektua.
  • Pertsona ekintzaileei eta enpresa berriei laguntzeko zerbitzua, Eraberriketa eta Ekonomi Sustapen Foru Sailaren proiektua.

1.2.- Zerbitzu eta ekoizpen guneak ekarri, berreskuratu eta enpresei egokitzea.

  • Enpresa-mintegi birtuala, Eraberriketa eta Ekonomi Sustapen Foru Sailaren proiektua.
  • Infraestructuras de potenciación del desarrollo rural, proyecto del Departamento de Agricultura.

2. ARDATZA: Ingurugiroa, natur ingurunea eta baliabide hidrikoak.

2.1.- Dauden azpiegiturak hobetzea, biztanleentzako eta ekonomi jardueretarako ur-hornikuntzak eta ur arazketa eta saneamendua.

  • Ibaizabal arroko arazketa eta osoko saneamenduko sistema orokorra, Ingurumen Sailaren proiektua.
  • Osoko saneamendu sistema orokorra. Beste arro batzuk. Ingurumen Sailaren proiektua da.

2.2.- Landutako industri hondakinak eta hiri-hondakinak osorik kudeatzea.

  • Bizkaian hondakinak selektiboki biltzeko zentroak eraikitzea, Ingurumen Sailaren proiektua.
  • Landa-garapena bultzatzeko azpiegiturak, Nekazaritza Sailaren proiektua.

2.6.- Lurzoru eta gune degradatuak berreskuratzea.

Illunbeko landetan paisaia sartzea, Ingurumen Sailaren proiektua.

4. ARDATZA: Garraio-sareak.

4.1.- Errepideak eta autobiak.

  • Bilbo Metropolitarrerako akzesibilitatea, Herri Lan eta Garraio Sailaren proiektua.
  • Artxube-Sodupeko Kadaguako pasabidea, Herri Lan eta Garraio Sailaren proiektua.
  • Bizkaiko ekialdeko errepideen azpiegiturak, Herri Lan eta Garraio Sailaren proiektua.
  • Bilborako sarbideak, Herri Lan eta Garraio Sailaren proiektua.

4.4.-Garraio-sistema guneanitzak eta garraio-zentroak.

  • Truke edo terminal guneanitzak eraikitzeko plana, Herri Lan eta Garraio Sailaren proiektua.

5. ARDATZA: Toki eta Hiri garapena.

5.5.- Turismo eta kultur azpiegiturak.

  • Landako zonak garatzea. Landa eta kultur turismoa, Nekazaritza Foru Sailaren proiektua.
  • Kalitatezko turismoa garatzeko turismo-azpiegiturak sortzea, Lan eta Trebakuntza Foru Sailaren Azpiegitura Zerbitzuaren proiektua.

5.9.- Zereginetan prestatzeko zentroak eta toki garapeneko agentziak.

Langabeziaren aurka borrokatzeko prebentzio-zentroak, Lan eta Trebakuntza Sailaren proiektua.