Santimamiñe koba

Santimamiñe kobako margoak. Azagaiak. Kobako sarrera.

Milaka urteko paisaia

Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamiñeko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte.

Egun, 90 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du.