Ezinduentzako aldi baterako egonaldiak

Aldi baterako egonaldiek atsedenerako, errekuperaziorako edo premia-egoera bati aurre egiteko denbora eskaintzen diete desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzen dituzten familiei edo pertsonei.

Zenbat denbora egon daitekeen egoitzan

  • Gutxieneko iraupena 15 egun naturalekoa izango da.
  • Zaintzailearen atsedenaldia edo oporraldia urte natural bakoitzeko 3 hilabetekoa izango da gehienez.
  • Beste arrazoi batzuengatiko egonaldietan, gehieneko epea 3 hilabetekoa da. Ikus xehetasunak

Egoitzan aldi baterako egonaldia egiteko baldintzak

  • 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta izatea.
  • Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atalak baloratu izana.
  • 18 eta 64 urte bitartean izatea. Salbuespen gisa, adingabeak sartu ahal izango dira.
  • Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 3. eta 25. artikuluetan aurreikusitako baldintzak betetzea.

Nola eskatu aldi baterako egonaldia

  • Eskabideak Gizarte Ekintza Sailaren erregistroan aurkeztu ahal izango dira, eskatutako egonaldia hasi baino 2 hilabete lehenago gutxienez eta 6 hilabete lehenago gehienez, behar bezala egiaztatutako larrialdietan izan ezik.
  • Egoitza elektronikoan, aldi baterako egonaldian dauden desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak izapidearen bidez, araudia, izapidetzeko formularioak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu ahal izango dituzu.

Zenbat kostatzen da egoitza bateko aldi baterako egonaldia

Eguneko gehieneko prezio publikoa 42,99 eurokoa da eguneko arretarako plazetarako, eta 34,42 eurokoa eguneko arretarik gabeko plazetarako.

Foru sareko egoitzei buruzko informazio gehiago non aurkitu

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.