Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroak

Eguneko zentroek banakako arreta integrala eskaintzen diete mendetasun-egoeran dauden adinekoei, beren autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko.

Eguneko zentroek eskaintzen dituzten plaza motak

  • Psikogeriatrikoak: narriadura kognitiboa eta/edo gaixotasun mentala duten adinekoentzat.
  • Mendetasun fisikokoak: narriadura kognitiborik ez duten eta mendetasun fisikoren bat duten adinekoentzat.

Eguneko zentroek eskaintzen dituzten modalitateak

  • Astelehenetik ostiralera, garraio-zerbitzuarekin edo gabe
  • Larunbata eta igandea, garraioarekin edo gabe.

Eguneko zentro batean sartzeko baldintzak

  • 60 urte edo gehiago izatea.
  • 39 puntu baino gehiagoko mendetasuna duen pertsona gisa baloratu izana.
  • Mendetasuna baloratzeko egiten den Arreta Eskaintzeko Banakako Programak (ABP) eguneko zentroa baliabide egokitzat hartzea.

Nola eskatu plaza bat eguneko zentro batean?

Prozedura, oro har, mendetasuna baloratu, berrikusi edo lekualdatzeko eskaeraren bidez hasiko da. Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Zerbitzuak espedientea izapidetu ondoren, ebazpena emateko foru-agindua emango da, eta bertan berariaz adieraziko da eguneko zentroa baliabiderik egokiena dela.

Salbuespenezko kasuetan, interesdunak eredu normalizatuan bete beharko du eskabidea. Egoitza elektronikoan, Mendetasuna duten adinekoentzako eguneko zentroak izapidean, araudia, izapidetzeko formularioak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu ahal izango dituzu.

Nola kalkulatzen da eguneko zentro batean plaza batengatik ordaindu beharreko zenbatekoa?

Honako hauek hartzen dira kontuan:

  1. Bizikidetza-unitatearen eguneroko ahalmen ekonomiko pertsonala edo, hala badagokio, per capita ahalmen ekonomikoa. Hori zehazteko, pentsioa eta ekonomia- eta ondare-egoera baloratzen dira.
  2. Aukeratutako zerbitzu-modalitatea:
    • Astelehenetik ostiralera bitarteko plaza bada eta garraio-zerbitzua badu: ordaindu beharreko prezioa eguneroko ahalmen ekonomiko pertsonalaren edo, hala badagokio, bizikidetza-unitatearen per capita ahalmen ekonomikoaren % 35 izango da.
    • Astelehenetik ostiralera garraiorik gabe: % 30
    • Larunbata eta igandea garraioarekin: % 45
    • Larunbata eta igandea garraiorik gabe: % 40

Zenbat kostatzen da eguneko zentro bateko egonaldia?

Eguneko zentroko plazen gehieneko kostu teorikoa 2021. urterako:

  • Plaza psikogeriatrikoetarako eta mendetasun fisikoko plazetarako, garraioarekin: 66,13 euro eguneko (BEZik gabe) eta 68,78 euro eguneko (% 4ko BEZarekin).
  • Plaza psikogeriatrikoetarako eta mendetasun fisikoko plazetarako, garraiorik gabe: 54,59 euro eguneko (BEZik gabe) eta 56,77 euro eguneko (% 4ko BEZarekin).

Non aurkitu informazio gehiago?

Mendetasuna duten pertsonentzako zentroen zerrenda. Zerrenda eguneratu honetan, mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zentroen helbideak eta harremanetarako telefonoak aurkituko dituzu.

Ohiko galderak. Zalantzak sortzen dituzten gaiei buruzko argibideak.

Egoitza elektronikoa. Bertan dituzu eskura araudi aplikagarria, eguneko zentroaren eskaera izapidetzeko inprimakiak eta dokumentuak, zentroa aldatzekoak edo garraioa aldatzekoak