Entomofauna

Erle basatiak - Ikerketa 2024

2024an Bizkaiko erle basatiei buruzko (Hymenoptera: Apoidea: Anthophila) ikerketak jarraitu du, zeinak haien ezagutza eta kontserbazioaren oinarriak finkatzeko xedea baitu.

Apirila eta irailaren arteko laginketetan, lurraldearen mendebaldeko erdian burututakoak, ehun espezie baino gehiago behatu dira. Azterketan jarraitzen duen Megachilidae familia salbu, 83 espezie identifikatu dira beste familietan: 14 espezie Colletidae-ren bi generotan, 19 espezie Andrenidae-ren genero batean, 29 espezie Halictidae-ren bost generotan, bi espezie Melittidae-ren bi generotan eta 19 espezie Apidae-ren bederatzi generotan.

          

Interes faunistikodun bestelako emaitzen artean, nabarmentzekoa da europar Zerrenda Gorrian "ia galzorian" (NT = Near Threatened) modura sailkatuta dauden bost Halictidae espezie aurkitu izana: Halictus quadricinctus, Lasioglossum clypeare, L. majus, L. sexnotatum eta Sphecodes majalis.

Datu hauek eta aurretiko ezagutza (aipu bibliografikoak zein proiektuaren lehenagoko emaitzak) konparatzeak Bizkaiko apidibertsitatea 157 espezie arte igotzen du behin-behinean.

Bizkaiko Lurralde Historikoaren entomodibertsitatearen inbentarioa

  • Bizkaiko entomodibertsitate ezagutuaren (aurretik erregistraturiko eta argitaraturiko aipuen) lehenengo inbentarioa aurkezten da, 2020 eta 2022 urteen artean burutako bibliografiaten azterketan oinarrituta. Aldi berean, inbentarioa eta datu-basea (datu geografikoak eta bibliografikoak) eskuragarri jartzen dira.
  • 2022an 2586 erregistro sartu dira, intsektuen (Hexapoda) 15 ordenatako eta 197 familiatako 1079 espezieri dagozkionak. Informazioa, hainbat zientzia-aldizkaritan argitaratutako 176 artikulutatik eta 11 liburutatik bahetu da.
  • Guztira, lehenengo inbentario honek 8119 erregistro ditu, intsektuen 18 ordenatako eta 273 familiatako 2450 espezieri dagozkienak. Ekarpen handiena egiten duten ordenak Coleoptera (797 espezie), Lepidoptera (532), Diptera (301), Hemiptera (286) eta Hymenoptera (271) dira, Naturan dibertsitate handiena duten bost ordenekin bat etorriz.
  • Mota honetako bilketa bibliografikoari esker (461 artikulu eta liburu) badago onartzea Bizkaian inoiz, eta 2021.eko bukaera arte, erregistratu diren espezieen %80a inbentariatuta daudela (3000 espezie inguru izan litezke), bai eta ondoko estimazioa egitea ere: lurraldearen berezko entomodibertsitatearen laurden bat baino gutxiago direla espezie erregistratuak (10000-20000 espezie izan litezke berez).

Bizkaiko entomodibertsitatearen inbentarioa

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemara jo dezakezu informazio zabaltzeko.