Hiri-mugikortasunari buruzko diagnostikoak egiteko laguntza-programa

Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateen hiri-mugikortasunari buruzko diagnostikoak egiteko dirulaguntzen programa, 2024ko ekitaldirako.

XEDEA

Udalei eta, hala badagokio, mankomunitateei hiri-mugikortasunaren diagnostikoak egiten laguntzea.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da hiri-mugikortasunaren diagnostikoa egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean eta Euskadiko Mugikortasun Iraunkorrari buruzko azaroaren 9ko 11/2023 Legean aurreikusitako baldintzetan.

Diruz lagunduko dira, halaber, dekretu hau argitaratu aurretik egindako diagnostikoak, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak badira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean eta Euskadiko Mugikortasun Iraunkorrari buruzko azaroaren 9ko 11/2023 Legean eskatutakoarekin bat badatoz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 107/2024 Foru Dekretuaren 3. oinarrian zehaztutako analogo-eskemari erantzuten badiote.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala justifikatuak izanik, behar izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak eta Euskadiko Mugikortasun Iraunkorrari buruzko azaroaren 9ko 11/2023 Legeak diagnostiko horietarako eskatutakoarekin bat datozenak, Bizkaiko Foru Aldundiaren 107/2024 Foru Dekretuaren 3. oinarrian deskribatutako baldintza zehatzetan.

NORENTZAT?

Honako hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean aurreikusitako hiri-mugikortasunaren diagnostikoa egin behar duten udalak edo, hala badagokio, Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunitateak. Diagnostiko horretara jotzen du Euskadiko Mugikortasun Jasangarriari buruzko azaroaren 9ko 11/2023 Legeak (zehazki, lege horren 16. artikuluak).
  2. Udalek modu independentean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, nahiz eta dirulaguntza eskuratzeko eskabidea aurkeztu duen mankomunitate batekoak izan, betiere dirulaguntza jaso dezakeen egitatean udal eskatzailearen egitatea sartzen ez bada. Ondorio horietarako, dagokion mankomunitateak identifikatu beharko du zein udal-eremuri dagokion egindako diagnostikoa.

ESKAERAK

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 9ko 08:30etik 2024ko azaroaren 7ko 13:30era izango da.

Eskabideak Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailaren Bulego Birtualean aurkeztu beharko dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko du edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Hartzekodunaren fitxa: Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzea (145 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Mugikortasuna sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.