Pepitadun frutarbolak: Denboratartea 2024/09/13 - 2024/09/19

IZURRIA-GAITZA ARRISKUA TRATAMENDUA OHARRAK
MOTEADOA-PIKARDURA (Venturia SP.)

3

ARRISKU ERDI MAILAKOA

Batuketa arte gaixotasun honek fruituetan kalteak sortu leikez. Kontutan izan batuketa noiz egin behar dan eta produktuen segurtasun epeak.
MONILIOSIA (Monilia fructigena)

6

ARRISKU HANDIA

Fruituak heltzear dagozenean gaixotasun honek kalte handiak sortu leikez, beraz baloratu tratamendu espezifikoa botatzea beharrezkoa dan. Gorrinaren kontrako tratamenduak onddo honi be eragiten deutso. Kaltetutako fruituak kendu, jausita dagozenak ere bai, honela heltzen dagozen fruituak babestuko doguz eta datorren urterako inokuloa gitxitu.
HARRAK (Cydia pomonella)

2

ARRISKU TXIKIA

Harrapaketak baxuak.

Ez da gomendatzen tratatzea.

 

KONTUTAN IZAN PRODUKTUEN SEGURTASUN EPEAK.

ASTE HONETATIK AURRERA EZ DOGUZ GOMENDIOAK EZARRIKO FRUTA BATUTA EDO BATZEKO EGONGO DALAKO.