MAHATSONDOAK: Denboratartea 2024/09/06 - 2024/09/12

IZURRIA-GAITZA ARRISKUA TRATAMENDUA OHARRAK
BOTRITISA (Botrytis cinerea)

7

ARRISKU OSO HANDIA

Azken egunetako eurien ondorioz kalteak agertzeko arriskua altua da.

Azkeneko tratamenduaren dataren arabera eta mahasti bakoitzean aurreikusitako arriskua kontutan izanda tratamendua egin.

Ondo busti mordoak.

Barietate goiztiarretan, mordoetan botritisak infektatutako garauak ikusten dira, baina momentuz ez foko handiak. Kontutan izan, Hondarrabi zuri, H. Zuri Zerratia ta beste barietate askori oraindik zenbait egun falta jakiela batzeko, eta, holan dala, mahastietan jarraipen zorrotza egin behar da.

Despunteak egin eta mordoaren inguruko orriak kendu.

OZPIN USTELDURA ETA LIZTORRAK

3

ARRISKU ERDI MAILAKOA

Kontrolatu landaketak eta tratamendua egin behar bada kontutan eduki segurtasun epeak.  
MILDIUA (Plasmopara viticola)

2

ARRISKU TXIKIA

Gaixotasun honek nabarduratik aurrera ez dauz kalterik eragingo mordoetan. Produktuen segurtasun epeak kontutan izan.
EGURREKO ONDDOAK   Igartutako landareak kendu ta atera landaketatik ta markatu sintomak dekiezenak. Gaixo honegaz galdutako landare asko ikusten da landaketetan.