Gazteen hobekuntza profesionala: 2. arloa Sektore estrategikoetako prestakuntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Trantsizio energetikoaren esparruan edo zientzia eta teknologia kuantikoaren sektorean prestakuntza espezializatutako unibertsitate-master jakin batzuk egitea, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak, Euskal Autonomia Erkidegoko fakultate eta eskolek emanak. Masterra 2024-2025 ikasturtean hasi beharko da, eta eskatzaileak ikastaroko kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko du.

Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da epe barruan formalizatutako masterraren matrikula.

Diruz lagun daitekeen egitateak matrikula bakoitzeko ordaindutako zenbatekoaren % 75eko laguntza izango du, eta ez da inola ere izango 3.000 eurotik gorakoa.

NORENTZAT?

2021/2022, 2022/2023 ikasturteetan graduatutakoentzat edo 2023/2024 ikasturtean graduatuko direnentzat, Bizkaian jaio edo 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta daudenentzat, 30 urte artekoak.

ESKABIDEAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 10eko 9etatik, 2024ko irailaren 30reko 13:30era.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria Hartzekodun-fitxa (145 KB).

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.