Gizarte eta lan arloko berrikuntza

Xedea

Foru dekretu honen xedea laguntzak arautzea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak egiteko.

Onuradunak (pertsona eta erakundeak)

Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Entitate horiek Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboan parte hartzeko aukeratu dira, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2015eko urriaren 23ko ebazpenaren bidez.

Onuradunak izateko, entitateak ez dira egon behar Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere.

Araudi arautzailea

Bizkaiko Foru Aldundiaren 54/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, 2023ko ekitaldian gizarte- eta lan-arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena

Agiriak

Eskabideak aurkezteko epea, modua eta tokia

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 2an hasiko da, 9:00etan, eta 2023ko maiatzaren 16an bukatuko da, 13:30ean.

Informazio gehiago nahi izanez gero

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.