Salgaien Errepideko Garraioa Modernizatzeko Programa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Salgaien garraio publikorako 3,5 tonatik gorako masa eramateko baimendutako ibilgailuak modernizatzeko jarduketak*, segurtasunaren, eraginkortasun energetikoaren eta ingurune digitaletara egokitzearen arloan. Hurrengoen artean egon beharko dira:

  • Gurpilak ordeztea, beheko gutxieneko baldintzak betetzen badira:
    • Efizientzia-mota, erregai-kontsumoari dagokionez: C.
    • Gainazal bustiko itsaspen mota: C.
    • Kanpoko errodadurako zarataren neurtutako mota eta balioa: B.
  • Ibilgailuen aerodinamika hobetzen duten elementuak.
  • Ibilgailuaren segurtasun elementuak.
  • Zamaketaren segurtasun elementuak.
  • Ofimatika sartzea ibilgailuaren kabinan.
  • Motorraren birmotorizazioak edo aldaketak automozioko gasolioak baino gutxiago kutsatzen duten erregaiak edo energia iturriak erabiltzeko.

(*) Jarduketak traktoretan edota atoietan egin daitezke.

NORENTZAT?

Bizkaiko berezko nortasun juridikoa daukaten enpresak eta langile autonomoak izango dira dirulaguntza hauen onuradunak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan badaude, 1722000 epigrafean - Errepideko Salgaien garraioa, eta salgaien ibilgailuetan edo ibilgailu-multzoetan garraiatzeko gaitzen duen indarreko baimenaren titularrak badira, baldin eta baimendutako gehieneko masa 3,5 tonatik gorakoa bada.

SALGAIEN ERREPIDEKO GARRAIOA MODERNIZATZEA 2026

ESKABIDEAK 2026

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 8ko 08:30etik, 2026eko uztailaren 30eko 13:30etara izango da, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bitartez (lehenago aurrekontua agortzen ez bada).

DOKUMENTUAK 2026:

BESTE DOKUMENTUAK 2026:

Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria. Hartzekodunaren agiria 2026 (144 KB)

Beste betebehar batzuk justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpena - Enpresak 2026 (228 KB)

Beste betebehar batzuk justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpena - Autonomoak 2026 (723 KB)

SALGAIEN ERREPIDEKO GARRAIOA MODERNIZATZEA 2025

EMAITZAK 2025

SALGAIEN ERREPIDEKO GARRAIOA MODERNIZATZEKO PROGRAMA 2024

EMAITZAK 2024

SALGAIEN ERREPIDEKO GARRAIOA MODERNIZATZEKO PROGRAMA 2023

EMAITZAK 2023

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.