Adineko pertsonentzako Orientazio Juridikoko doako zerbitzua

Doako zerbitzu honek oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen dizu zalantzak argituz, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon ditzakeen norbaitengana bideratuko zaitu. Zehazki, honako arlo hauek artatuko dituzte:

  • Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
  • Gizarte Segurantzaren pentsioak eta gizarte prestazio edo zerbitzuak.
  • Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
  • Kontsumoa, banka eta aseguruak.
  • Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
  • Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
  • Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
  • Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).

Erabiltzaileak

Zerbitzu hori eskatu ahal izango dute Bizkaian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsonek.

Aholkularitza zerbitzua eskuratzea

Informazioa eta aurretiazko hitzordua:

  • Telefono honetara deituta: 944 068 000
  • Laguntza bulegoan. Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko kristalezko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).
  • www.bizkaia.eus/hitzorduak

Arreta bulegoak:

Zerbitzu hori, aurretiazko hitzordua eskatu ondoren, bulego hauetan emango da:

  • Astelehenetan 9:00etatik 11:00etara.

    Getxo. Konporte z.g.

  • Astearteetan 9:00etatik 11:00etara.
    • Barakaldo. Fueros 4.
    • Balmaseda. Magdalena pasalekua 5.
  • Asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara.
    • Gernika. San Juan Ibarra enparantza 5.
    • Durango. Askatasun etorbidea, 12.

Zerbitzua abuztuan eten egiten da.

Hitzordua eskatzeko:

Sarrera Hitzordua eskatu

Ikusi datu pertsonalen tratamenduari buruzko klausulak.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.