Etxeko Zaintza Ekosistemak

Aldaketa demografiko eta sozialen testuinguruan, eta iraupen luzeko zainketei eskubide esparru batetik heltzeko erronkaren aurrean, beharrezkoa da zaintza horiek eraldatzeko bidean aurrera egitea eta pertsonen nahietan eta bizi-kalitatean zentratzea.

Gehienek ahal den guztietan etxean jarraitu nahi dute, eta beren komunitatean laguntza jaso nahi dute. Hori dela eta, zenbait alderdi funtsezkoak dira mendekotasun-egoeran dauden pertsonak etxean gera daitezen laguntzeko, hala nola funtzionaltasunari eustea, gizarte-laguntzako sareekiko harremana mantentzea, isolamendua murriztea eta zaintzaileei laguntza ematea.

Testuinguru horretan, erantzun globala eta koordinatua planteatu behar da maila komunitariotik eta gizarte eta osasun-sistematik, beren etxean geratzen diren zainketa premia duten pertsona horiei eta haien zaintza-ekosistemari laguntzeko.

Ikuspuntu horretan sakontzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak profesionalei zuzen-dutako jardunaldi hau antolatu dute. Euskalduna Jauregian egingo da, azaroaren 2an.

Egitaraua

  • 09:30ean. Ongietorria eta jardunaldiaren irekiera.

    Elixabet Dominguez Gabas. Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidentea.

  • 09:40 Iraupen luzeko zainketen trantsizioa Bizkaian bultzatzea

    Sergio Murillo Corzo. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua.

  • 10:00 Etxeko zaintza-ekosistemen erradiografia.

    Leire Urquijo Fernandez. Mendekotasunaren Balorazio eta Orientazio Ataleko burua. Bizkaiko Foru Aldundia.

  • 10:45 Etxeko zainketen ekosistemari laguntzeko plana.

    Moderatzailea: Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Koordinatzaile soziosanitarioa eta Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizioa Sustatzeko Planaren koordinatzailea

  • 12:00 Etenaldia
  • 12:30 Jardunbide egokiak eta koordina-zio- eta hobekuntza-mekanismoak.

    Moderatzailea: Marta Semedo Pérez. Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordea.

  • 13:30 Jardunaldiaren itxiera.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.