Arreta pertsonalizatua bizikidetza-unitateen bidez: funtsezko elementuak

Bizkaiko Foru Aldundian iraupen luzeko zainketen pertsonalizazioa bultzatzen jarraitzen dugu, laguntza behar duten pertsonen beharrizanen, itxaropenen eta lehentasunen aniztasunari eta bilakaerari erantzun ahal izateko.

Ildo horretatik, bizikidetza-unitateak egoitza-zentroetako arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa eratzen dira. Tamaina txikiko unitateak dira, etxe baten antzekoak, eta egokiak eguneroko jarduera esanguratsuak egiteko; unitate horietan, pertsonek beren bizi-proiektuekin aurrera jarrai dezaten beharrezkoak diren laguntzak ematen dira.

Horretarako, bost ikastaro online antolatu ditugu urrian eta azaroan. Bakoitzaren iraupena ordu eta erdikoa izango da, eta zikloaren izenburua "arreta pertsonalizatua bizikidetza-unitateen bidez: funtsezko elementuak" izango da.

Prestakuntza-zikloa Lourdes Zurbanobeaskoetxeak (Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren koordinatzailea) koordinatuzen du. Prestakuntza-zikloa zuzentzen zaie, batez ere, mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan zuzeneko arretaz arduratzen diren profesionalei.

  • Bizikidetza-unitateak, arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa.
    • Urriaren 18a. 12:30ean edo 16:00etan. Goizeko eta arratsaldeko saioa berdina izango da.
    • Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Iraupen luzeko zainketen trantsizioa bultzatzeko koordinatzailea. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Arreta- eta bizimodu-plana.
    • Urriaren 25a. 12:00etan edo 16:00etan. Goizeko eta arratsaldeko saioa berdina izango da.
    • Marije Goikoetxea. Giza Eskubideetan doktorea eta etika-irakaslea (Deustuko Unibertsitatea). Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko kidea.
  • Erreferentziazko profesionala. Teoriatik zentro batean ezartzearen errealitatera.
    • Azaroaren 8a. 12:30ean edo 16:00etan. Goizeko eta arratsaldeko saioa berdina izango da.
    • Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Iraupen luzeko zainketen trantsiziora bultzatzeko koordinatzailea. Bizkaiko Foru Aldundia.
    • Jaione Arretxe. Asistentzia-arduraduna. Getxoko Udal Egoitza.
  • Ikuspegi erlazionalak arretan duen garrantzia.
    • Azaroaren 15a. 12:30ean edo 16:00etan. Goizeko eta arratsaldeko saioa berdina izango da.
    • Javier Yanguas. Psikologian doktorea. La Caixa Fundazioko Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa.
  • Arreta pertsonalizatua errazten duten espazioak: arkitektura eta giroa
    • ​Azaroaren 22a. 12:30ean edo 16:00etan. Goizeko eta arratsaldeko saioa berdina izango da.
    • Zaloa del Barrio. Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskaritza eta Kontrol Zerbitzuko Kontrol Ataleko burua.
    • Marijo Moreno. Arkitektoa. ERROTU TALDEA azterlana.