Etika eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Jardunaldia 2022/10/07

Iraupen Luzeko Zainketetan Aurrera Egiten: Hausnarketa Etikoak

Azken urteotan, aldaketa demografiko handiak gertatzen ari direla ikusten dugu, eta orobat aldatu dira zaintzea behar duten pertsonen itxaropenak eta premiak.

Horrekin batera, erronka berriak sortzen ari dira zerikusia dutenak eskubideen errespetuarekin eta pertsonak beren arretaren ardatz gisa dituen esparru etiko bat betetzearekin.

Gaur egungo ikuspegiaren arabera, zainketek, tresna hutsa izateaz gain, badute zerikusirik pertsonen bizi-proiektua eta haren zentzua maximizatzearekin, are mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonen kasuan.

Jardunaldia 2022ko urriaren 7an egingo da, goizeko 09:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian (gela 0A).

Programa:

  • 9:00. Hasiera instituzionala. Sergio Murillo Corzo, Gizarte Ekintzako diputatua.
  • 9:30. Iraupen luzeko zaintzetan aurrera egiteko esparru-ponentziak.
  • Asier Alustiza aurkezle eta moderatzaile. Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendaria.

  • 11:00. Atsedenaldia.
  • 11:30. Mahai-ingurua: Etika-batzordeei buruzko hausnarketa.
  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea aurkezle eta moderatzaile..

    • LBizkaiko GEEBek aztertutako gatazka etikoak. Juana Aza. Leioako laguntza-zentroko erizaina (GUFE). Bizkaiko GEEBko idazkaria.
    • Begirada bat osasun-sistematik. Ana Barrena. Familia eta komunitateko medikua Errekaldeko osasunzentroan. Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Laguntza Etikoko Batzordeko kidea.
    • Iraupen luzeko zainketak desgaitasunaren eta osasun mentalaren esparruan. Olaia Arana. Gizarte-langilea. Hurkoa. Gipuzkoako GEEBko kidea.
  • 12:15 h: Iraupen luzeko zainketak eta bizitzaren amaiera.

    Eutanasia eta autonomia mugatua duten pertsonak: legezko betekizunak eta gatazka etikoak. Jose Antonio Seoane.Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna Universidade da Coruñan. Galiziako Autonomia Erkidegoko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea. Espainiako Bioetika Batzordeko kidea.

  • Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.