Gaitasun juridikoaren arloko legeriari buruzko gida berria

 
 

Gaitasun juridikoaren arloko legeriari buruzko gida berria (2022/03/09)

 

Topaketa honetan 2021eko irailaren 3an indarrean jarri zen arlo zibileko eta prozesaleko lege-erreforma berriaren aplikazioa jorratuko dugu, ezgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiliz laguntze aldera. Gainera, OINARRIZKO ORIENTABIDEEN ETA PROZEDUREN GIDA baten edukiak ezagutaraziko ditugu.

Gidaren helburua da profesionalei, laguntzetarako ezartzen diren lege-figurei eta eragile juridikoei laguntzea, New Yorkeko Konbentzioan oinarritutako esparru juridiko berriak desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritakoa modu eraginkorragoan lortzeko.

Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da eta Euskalduna Jauregian izango da 2022ko martxoaren 9an.

  • 9:00 Harrera, ongietorria bertaratutakoei eta jardunaldiaren irekiera. Sergio Murillo Corzo, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako diputatua.
  • 09:30 Esparru juridiko berria gaitasun juridikoaren arloan. Rafa Armesto del Campillo, Ezgaitasunaren Zuzenbidean aditua den abokatua.Futubide Fundazioa.
  • 09:50 Ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko New Yorkeko Konbentzioaren abiaburuak. Marije Goikoetxea Iturregui, Deustuko Unibertsitateko Etika irakaslea eta Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeko kidea.
  • 10:10 Orientabideen eta Oinarrizko Prozeduren Gidaren aurkezpena. Oier Zuberogoitia Atxurra, Bizkaiko Tutoretza Erakundeko zuzendari gerentea.
  • 11:00 Mahai-ingurua: «Laguntzak emateko prozedurazko praktika».
  • 12:00 Atsedenaldia.
  • 12:30 Mahai-ingurua: «Gizarte-zerbitzuak eta zerbitzu sozio-sanitarioak laguntzak emateko prozeduran».
  • 14:00 Jardunaldiaren amaiera. Oier Zuberogoitia Atxurra, Bizkaiko Tutoretza Erakundeko zuzendari gerentea.

Inskripzio itxia. Edukiera Beteta.

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.