Errenta simulagailua 2021

Errenta Renta 21

2021eko Errentaren Simulatzailea laguntza programaren bertsio sinplifikatua da, eta 2022an aurkeztu beharreko hurrengo errenta-aitorpenaren emaitza aurrez kalkulatu eta planifikatzeko aukera ematen du.

Simulagailua webgunean egongo da eskuragarri 2021eko Errenta eta Ondare Kanpaina hasi arte.

Simulagailuak lokalean instalatzeko aukera ematen du soilik (ez dago sarean instalatzeko aukerarik), eta ez du Ondarearen aitorpenaren simulazioa barne hartzen.

Deskarga Bakarra

Programa instalatzeko, 51,41 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

RENTA21S.exe (9,43 MB)