Egoitza-zentroetako bizikidetza-unitateak

 
 

Egoitza-zentroetako bizikidetza-unitateetan bizi diren pertsonen bizitza- eta laguntza-plan pertsonalizatuak eta bizi-historia (2021/11/10)

 

Iraupen luzeko zainketen testuinguru batean eta zahartzaro dibertso, aberats eta konplexuago bat dakarren bizi-zikloaren transformazioaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundia arretaren pertsonalizazioan aurrera egiteko beste urrats bat ari da sustatzen, heterogeneotasun horri erantzuteko eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko nahi duten moduan beren bizitza- -proiektua bizitzeko posibilitateak maximizatzen.

Hala, bada, Bizkaiko Foru Aldundia tamaina txikiko bizikidetza- -unitateak ari da sustatzen Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitza-zentroetan, arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa; laguntzak behar dituzten pertsonen beharrizanei, nahiei eta itxaropenei erantzuteko aukera emango du estrategia horrek, bai eta zentroak bertan bizi diren pertsonen etxea (edo antzekoena) bihurtzeko ere.

Pertsona bera eta haren bizi-historia ezagututa bizitza- eta laguntza-plan pertsonalizatuak diseinatzea, zaintza-planetik harago, lehentasunezko ardatza da Bizkaian sustatzen ari diren bizikidetza-unitateak garatzeko; pertsonentzako bizitza esanguratsua sustatu nahi da, bizitza-proiektu bat kudeatzeko duten gaitasuna eta eskubidea bultzatuta, identitate pertsonalarekin bat datorren bizi-proiektua izan dezaten.

Bizikidetza-unitateen ikuspuntu horretan sakontzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak profesionalei zuzendutako jardunaldi hau antolatu dute. Euskalduna Jauregian egingo da, azaroaren 10ean, 0E aretoan.

PROGRAMA

  • 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

    Elixabet Domínguez Gabas. Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidentea.

  • 09:40 Iraupen luzeko zainketen eraldaketa Bizkaian bultzatzea.

    Sergio Murillo Corzo. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua

  • 10:00 Bizikidetza-unitateak, arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa.

    Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia. Koordinatzaile soziosanitarioa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko burua

  • 10:30 Bizi-historia, pertsonalizazio eraginkorrerako funtsezko gakoa.

    Marije Goikoetxea Iturregi. Giza-eskubideen arloko doktorea eta bioetikako irakaslea Deustuko Unibertsitatean, eta etika asistentziala garatzeko aholkularia.

  • 11:15 Etenaldia.
  • 11:45 Elkarrizketa, laguntza- eta bizi-plan pertsonalizatua partaidetzaz eraikitzeko laguntza tresna.

    Ana Uriarte Artetxe. Bizkaiko Sendagileak erakundeko gizarte-langilea.

  • 12:15 Bizi-historia eta adinekoei laguntza emateko esperientzia arrakastatsuak egoitza zentroetako bizikidetza-unitateetan. Bizi-historiak adinekoei ematen zaien laguntzan duen garrantzia.
    • María Herreras Andres. Aspaldiko Fundazioko gizarte-langilea.
    • Tamara Arenal Cantalapiedra. Aspaldiko Fundazioko gizarte-langilea Beti zure ondoan: Pertsonalizaziorako bidean.
    • Itxaso León Nieto. Getxoko udal-egoitzako gizarte-langilea.
  • 13:15 Galderak.
  • 13:30 Jardunaldiaren itxiera. Elixabet Domínguez Gabas. Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidentea.

    Asier Alustiza Kapanaga. Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendaria.

Izen-ematea (Itxita)

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.