Beti laguntzen, baita bizitzaren amaiaren ere

 
 
 

Biografia pertsonal eta bakarra osatu eta ixtea da, zalantzarik gabe, pertsonok gure bizitzen azken etapan daukagun zeregin nagusia, eta hori ezin da lortu pertsonen eskubideak aitortzen dituen eta bakoitzak "bere modura hiltzeko" —eta sufrimendurik gabe— aukera izan dezan beharrezkoak diren laguntzak eta baliabideak eskaintzen dituen testuingururik gabe. Egoitza-zentroetan bizi direnen kasuan ere.

Biografia bat osatu eta ixtea, askotan, prozesu luze eta konplexua da egoiliarrentzat eta horien senideentzat; laguntza ematea langileen, arduradunen eta erakundeen betebehar etiko bat da. Bizkaiko Foru Aldunditik laguntza eskaini nahi dugu prozesu horretan ere.

Argitaratu berri den Eutanasia arautzen duen Lege Organikoak, gainera, erronka berriak mahaigaineratzen ditu testuinguru soziosanitarioan, eta beharrezkoa da horiei heltzea.

Gai horien inguruan hausnartzeko, prestakuntza-ziklo hau antolatu da. Zikloa hiru online ikastaroz osatzen da (2 ordukoa bakoitza) eta irailaren 23an eta 30ean eta urriaren 7an egingo dira, "Beti laguntzen, baita bizitzaren amaieran ere" izenburupean.

Ebaluazio eta Orientazioko burua eta Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko presidentea den Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia arduratuko da zikloa koordinatzeaz.

Irailaren 23a. 15:30-17:30

Arreta integrala bizitzaren amaieran: laguntzarekin loturiko alderdiak eta alderdi etiko eta legalak

Hiltzea, normalean, hainbat egun, aste zein hil iraun ditzakeen prozesu bat da. Bizitzaren amaieraren prozesuan laguntza emateak plangintza bat eskatzen du, eta kontuan izan behar dira laguntzarekin loturiko alderdiak zein alderdi etiko eta legalak, bakoitzak "bere modura hiltzeko" aukera izan dezan.

Ikastaroa Marije Goikoetxeak emango du. Giza Eskubideetan doktorea eta etikako irakaslea (Deustuko Unibertsitatea). Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko kidea.

Adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro eta zerbitzuetako langile eta arduradunek zuzentzen dute.

Izen-ematea (Itxita)

Irailaren 30a.15:30-17:30

Bizitzaren amaierako egoerak klinikoki bideratzea

Amerikako Medikuntza Institutuak «heriotza on» gisa definitzen du hilko denari eta haren familiari dagokienez saihestu daitekeen sufrimendurik gabe eta hilko denaren nahiak errespetatuz gertatzen dena.

Hiltzeko prozesua oso indibiduala den esperientzia bat dela onartuta, kontzeptu hori, nolanahi ere, orientabidea izan daiteke taldeentzako, helburu terapeutikoak definitzeko eta horiek aldaketa klinikoetara egokitzeko.

Ikastaroa Nuria Martínezek emango du. Santa Marina Ospitaleko Zainketa Aringarrien Unitateko ikuskatzailea. Osakidetza.

Adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro eta zerbitzuetako langile eta arduradunek zuzentzen dute.

Izen-ematea (Itxita)

Urriaren 7a. 15:30-17:30

LORE: Testuinguruan jartzea esparru soziosanitarioan

Eutanasia arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren argitalpenak eta lege hori testuinguru soziosanitarioan ezartzeak hausnarketarako beste alderdi bat txertatzen du, eta beharrezkoa da horri ekitea.

Ikastaroa Juana Azak emango du. Leioa Laguntza Zentroko (GUFE) erizaina. Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea.Adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro eta zerbitzuetako langile eta arduradunek zuzentzen dute.

Izen-ematea (Itxita)

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.