Tutoretzari buruzko aholkularitza eta laguntza emateko zerbitzua

Zerbitzu honek tutoretzan aritzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, baita tutoretzan aritzetik eratorritako betebeharrak betetzeko laguntza-tresnak ere. Zehazki, zerbitzu hauek eskaintzen dira:

  1. Doako oinarrizko aholkularitza, informazioa eta orientazioa, Bizkaian erroldatutako edozein pertsonarentzat, honako hauei buruz: gaitasuna aldatzeko prozedura, zaintza-baliabideak (guraso-ahalaren luzapena eta birgaikuntza, tutoretza, kuradoretza, administrazio judiziala eta egitatezko zaintza), gaitasunaren aldaketaren aurreko prebentzio-neurriak (prebentziozko ahalordetzeak, autotutoretza eta aurretiazko borondateen agiria), babes‑eginkizunak.
  2. Tutore-karguan aritzeko laguntza, kargu horrek eskatzen dituen betebeharrak eta gaitasuna aldatzeko epaiak ezar ditzakeenak betetzeko. Zehazki, hauek:o:
    • Inbentarioa egitea.
    • Kontuak ematea.
    • Baimen judizialak eskatzea.
    • Beste edozein gairi buruzko aholkularitza juridikoa: epaiak argitzea, etab.

ONURADUNAK:

Zerbitzu hau eskatu ahal izango dute Bizkaian erroldatuta dauden adinez nagusiek. Zehazki, pertsona hauek:

  • Gaitasuna aldatzeko prozedurari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza nahi duten pertsonek.
  • Familiartekoren baten tutore diren eta kargu horretan aritzeko laguntza behar duten pertsonek.

ZERBITZUA ERABILTZEKO:

Informazioa eta aurretiazko hitzordua:

94 608 37 40 telefonoan.

Arretarako bulegoak:

Zerbitzua Bizkaiko Tutoretza Erakundearen bulegoetan emango da (Rekalde zumarkalea 18, 3. solairua, 48009 Bilbo), aurretik hitzordua eskatuta.

BIZKAIKO TUTORETZA ERAKUNDEAN AURREZ AURREKO ARRETARAKO EZARRITAKO ORDUTEGIA

DOAKO OINARRIZKO AHOLKULARITZA, INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA:

Astean behin (OSTIRALETAN), 10:00etatik 14:00etara.

TUTORETZAN ARITZEKO LAGUNTZA - KONTUAK EMATEA:

Astean birritan (ASTEARTEETAN ETA ASTEAZKENETAN), 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (goiz eta arratsaldeko zerbitzua). Familiek aurkeztu beharreko agiriak:

Ezgaitasuna deklaratzeko epaia eta karguaren onarpena.

TUTORETZAN ARITZEKO LAGUNTZA - AHOLKULARITZA JURIDIKOA:

Astean behin (ASTELEHENETAN), 15:00etik 19:00etara (arratsaldeko zerbitzua). Familiek aurkeztu beharreko agiriak:

Ezgaitasuna deklaratzeko epaia eta karguaren onarpena.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader