Laguntza-nuerriari butuzko jardunaldia (Tutoretza) - Familientzat

  Laguntza-neurriei buruzko jardunaldia (Tutoretza) - Famlientzat (2021/04/27)

aurrez-aurre edo streaming bidez

Bizkaiko Foru Aldundiak jarduteko gaitasunaren aldaketari heldu nahi dion topaketa batera gonbidatzen zaitu. Badakigu pertsona askok laguntza behar dutela beren bizi-proiektuak garatzeko; batzuetan, laguntza horretatik eratortzen dira, besteak beste, tutoretza, kuradoretza eta egitatezko zaintza bezalako neurriak.

Gaixotasun edo desgaitasun fisiko edo psikiko bat duen 18 urtetik gorako edozein pertsonari, gaixotasun eta/edo desgaitasun horrek denboran irauten badu eta bere kabuz gobernatzea eragozten badio, gaitasuna alda dakioke (edo, bestela esanda, tutoretzapean jar daiteke), bere eskubideak bermatzeko eta bizimodu betea izan dezala sustatzeko.

Jardunaldi honen bidez jarduteko gaitasuna aldatzeak (tutoretzak edo kuradoretzak) berekin zer dakarren partekatu nahi dugu familiekin, mendekotasun-egoeran dauden eta/edo desgaitasuna duten pertsonen erreferente direnekin, baita aldaketa hori gauzatzeko dituzten laguntza-mekanismoen berri eman ere.

Asteartea, apirilaren 27a (17:00-19:30), aurrez-aurre Euskalduna Jauregian edo streaming bidez.

  • 17:00 Harrera eta ongietorria bertaratuei.
  • 17:15 Jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldia. Sergio Murillo Corzo (Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua).
  • 17:30 "Tutoretza ez-instituzionalari laguntzeko zerbitzua"ren aurkezpena. Oier Zuberogoitia Atxurra (Bizkaiko Tutoretza Erakundearen zuzendarikudeatzailea).
  • 18:00 Mahai-ingurua:
    • Zer da tutore izatea. Mª Luz Peleteiro Montes (Bizkaiko Tutoretza Erakundeko abokatua).
    • Administrazioa tutoretzaren azken berme gisa. Oier Zuberogoitia Atxurra (Bizkaiko Tutoretza Erakundearen zuzendarikudeatzailea).
    • Gaitasunaren aldaketaren ordezko neurriak; notario-ahalordeak. Carmen Velasco Ramírez (AEquitas Fundazioko laguntzailea eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko dekanordea).
  • 19:00 Galderen txanda.
  • 19:30 Jardunaldiaren itxiera. Asier Alustiza Kapanaga (Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia).

Izena ematea (itxita)

Programa

Fitxategi hauek ikusteko honako dohaineko programa eduki behar duzu. Adobe Reader.